Hiru Errege Magoek ez dituzte opariak bakarrik bananduko Sestaoko etxeetan, izan ere, haien jarduera-agenda hori baino askoz luzeagoa da. Sestaoko adinekoen egoitzetako erabiltzaileak izango dira Erregeak agurtzen lehenak eta, arratsaldeko lehen orduetan, euren nahiak kontatu ahal izango dizkiete Sortaldeko Magoei.
Arratsaldeko 6etan ohiko kabalkada hasiko da Kueto auzoan. Segizioa Kale Nagusitik jaitsiko da Kaskora, eta han Las Llanas zumarkalea eta San Pedro plaza hartuko ditu Begoñako Andra Mari Ikastetxera sartzeko. Betan, alkateak Sestaoko etxe guztietako ateak irekitzen dituen giltza magikoa emango die Erregeei.
Kabalkada amaituta, ikastetxe horretako patioan Meltxor, Gaspar eta Baltasarrek beraiekin egon nahi duten haur guztiak hartu eta haien azken eskaerei erantzungo diete. Aurtengo berrikuntza gisa, Kultura arloak neurri batzuk hartuko ditu Erregeen Kabalkada jarduera kultural inklusiboa bihurtzeko.
Harreran, zeinu-hizkuntza ezagutzen duen pertsona bat egongo da, Errege Magoen hitzaldiak itzultzeko eta entzumen-arazoak dituzten adingabeei haiekin hitz egiten laguntzeko. Horretaz gain, dibertsitate funtzionala duten haurrak izango dira eskolara sartzen lehenak, 19:15ean, publikoari 19:30ean ateak ireki aurretik. Hartara, euren parte-hartzea eta dibertsioa ziurtatuko duen giro ezin egokiagoa izango dute erregeekin tarte bat partekatu ahal izateko. Kultura arloan eta Gaztelekuan txartel bana emango zaie aurretiko tarte horretan sartzeko aukera izan nahi duten familiei.