Esku-pilotako emakumezkoen V. Bizkaia Txapelketa urtarrilaren 13tik aurrera ospatuko da. Horrela aurkeztu zuen atzo Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak. Aurten zortzi palista izango dira lehian urtarrilaren 13an, 20an, 28an arratsaldeko 18:00etan. Finala otsailaren 10ean jokatuko da Bizkaia Frontoian.
Txapelketan jokatuko duten bikoteek Olatz Arrizabalaga eta Uxue Osés; Amaia Aldai eta Nora Mendizabal; Madalen Etxegarai eta Enara Gaminde; eta Leire Garai Andrea Capellan dira.
Diputatuak nabarmendu zuenez, "esku-pilotako emakumezkoen Bizkaia Txapelketa 2018an sortu zen eta orduko helburua mantentzen dugu gaur ere: atzoko, gaurko eta biharko andrazko pilotariak aintzat hartzea eta egiten duten lana balioan jartzea, egunero entrenatzen baitira eta esfortzu handia egiten baitute kantxan zein kantxatik kanpo euren onena emateko. Eta bosgarren edizio honetan, helburua berbera da. Izan ere, pilotari eta palista horiek eredu bihurtzea gustatuko litzaiguke, gero eta emakume eta neska gehiagok pilotan jokatzea erabaki dezaten, gure kirol hau indartzen lagunduz".
Txapelketa urtarrilaren 13an hasiko da Bizkaia Frontoian. Urtarrilaren 20an txapelketaren bigarren jardunaldia izango da Bizkaia Frontoian ere. Urtarrilaren 28an Zallako frontoiak hirugarren jardunaldia hartuko du. Finala otsailaren 10ean izango da Bizkaia Frontoian eta partidu guztiak arratsaldeko 18:00etan izango dira.
Partidetara joateko sarrerak Bizkaia Frontoiko leihatilan egongo dira salgai dira hiru euroan. Gainera, esku-pilotako emakumezkoen V. Bizkaia Txapelketa hemen jarraitu ahal izango da: Bizkaia Frontoia Facebook. Gainera, ETB1ek otsailaren 10eko finala emango du.