Asteburu honetan Barakaldok kirolaren jaia biziko du Murrietako fontoian eta Lasesarreko kiroldegian Barakaldo Futbol Klubaren, Zuhatzu Eskubaloi Klubaren eta Ikhobaren eskutik, Barakaldo Kirolaken laguntzaz. Doako hogeita bat inguru kirol jarduera antolatu dituzte kirola ikusgaitzeko, txikienen artean kirola bultzatzeko eta herritarrei asteburu osorako kirol-aisialdiko aukera bat eskaintzeko.
"Oso hiri kirolzalea dugu Barakaldo. Eta halakoa izan da beti. Gure kiroldegietan ia edozein kiroletan aritzeko aukera dugu, baita bizikleta eremu-zirkuituan ere Legegintzaldi honetan, 8 milioi baino gehiago inbertitu ditugu hiriko kirol-instalazioak eta bidegorriak hobetzen. Aurreko legegintzaldian, berriz, 6 milioi. Tenis pistak, futbol zelaiak, igerilekuak, atletismoko kiroldegia, pilota-lekuak eta abar hobetu dauzkagu. Inbertsioa handia izan da, eta oraindik ere gehiago inbertitu beharko dugu, jakitun baikara badela oraindik zer hobetu", gogoratu du Barakaldoko alkate Amaia del Campok.
"Barakaldo aurrera doa. Eta ziztu bizian, gainera. Eta ezer argi badugu, aurrera bidean goazela da bertoko kirol kluben eskutik, herritarrak kirolean aritzera animatuz, andrazkoen kategoriak sor daitezen lagunduz eta gure klubak gure hiriaren enbaxadore onak bihurtuz. Hiru klub antolatzaileen artean soilik 44 talde dauzkate, eta 725 kirolari", nabarmendu du.
Urtarrilaren 27an, ostirala, emango zaio hasiera programari 20:00etan, Murrietako frontoian Fan Zonea inauguratuz, eta han aurkeztuko dituzte hiru klubetako talde federatuak. Arratseko 21:00etan, pintxo-potea izango da.