Barakaldoko hiriak Inauterien Desfilearen XXXIV. edizioa ospatuko du otsailaren 18an. Kalejira honetan parte hartzeko izena emateko epea otsailaren 6tik 17ra egongo da zabalik Kultura Programen Bulegoan (San Bizente, 46 behea) astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Aurten, 7.250 euro banatuko dira saritan, eta Gurutzetan ohiko mozorro-lehiaketan, 1.300 euro.

Bi ekitaldi desberdin dira, baina biak apartak. Desfile nagusiaren kasuan, izena ematen duten lehenengo 25 koadrilek 100 euroko laguntza gehigarria izango dute mozorroak egiteko. Parte hartu ahal izateko, kuadrillak gutxienez 15 kide izan behar ditu. Mozorroak originala eta parte-hartzaileek egina izan behar du, eta erositako mozorroak deskalifikatuta geratko dira. Eskualdeko jantzi tradizionalak ez dira mozorrotzat hartzen. Sariak hiriko antzerki eta diseinuko adituek osatutako epaimahai batek emango ditu. Desfilean sariak emateko ekitaldian bertan emango dira ezagutzera haien izenak.

Sarietako bat lortzeko, gai hauek baloratuko dira: kuadrillek mozorroak egitea, artilugioak, dantzak eta abestiak garatzea eta ibilbiderako prestatutako musika; hautatutako gaiari lotutako dimentsio handiko objektu original bat eraikitzea, e.a.7.250 euro horietatik, lehenengo sariak 1.100 euro eramango ditu; 850 euro, bigarrenak; 750 euro, hirugarrenak; 650 euro, laugarrenak; 600 euro, bosgarrenak; 550 euro, seigarrenak; 500, zazpigarrenak; 450 euro, zortzigarrenak; 400 euro, bederatzigarrenak; 350 euro, hamargarrenak; eta 300 euro, hamaikagarrenak.

DESFILEAREN IBILBIDEA

Aurten, San Bizente auzoan egiten ari diren obren ondorioz, desfilearen irteeran aldaketa txiki batzuk egingo dira. Urtero bezala, koadrilen elkarretaratzea San Bizente parkean egingo da, baina aurten, Miranda etorbidera irten beharrean, Elexpuru kaletik irtengo da, Eguzkiaguirre kaletik pasatuko da Gernikako Arbola hartu arte, eta gero, urtero bezala, koadrilak Gernikako Arbola eta Foruen pasealekutik desfilatuko dira Herriko Plazan amaitu arte, bertan argazki ofiziala egingo baita. Epaimahaiak eztabaidatu ondoren, 21:00ak inguruan banatuko dira sariak. Ordura arte, dj batek alaituko du itxaronaldi."Urtero bezala, desfilean parte hartzen dutenek doako argazki-erreportaje bat jaso ahal izango dute www.festak.com webgunean. Web orri honetan sartuta, gure desfilearen pila bat argazki izango duzu eskura, libreki deskargatu ahal izateko", gogoratu du Nerea Canterok, Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Gazteriako zinegotziak.