Datorren Otsailean Barakaldoko Udala berriro jarriko du martxan Emantzipazio Eskola, gazte barakaldarrentzako prestakuntza eta informazio zerbitzua lehenengo etxebizitza lortu ahal izateko gaiak taxutzeko. Gazteek beraiek Uplift partaidetzazko prozesu europarrean egindako proposamenetatik sortu zen ekimen hau, non Barakaldo da parte hartzen duen estatuko hiri bakarra. Otsailaren 15, 16 eta 17an egingo dira topaketak, Gazte Bulegoan eta Otsailaren 26tik urtarrilaren 8ra egin ahal izango dira izen-emateak Gazte Bulegoan bertan.

Zerbitzua doakoa da, erabat, eta emantzipazio bidean diren edo dagoeneko emantzipatu diren gazteei laguntza ematea du xede. Hori horrela, proiektuaren asmoa emantzipaziorako bidean gazteak modu aktiboan laguntzea da, hiruhilero prestakuntza praktikoa eta informazio teorikoa eskainiz, emantzipazioaren zerikusia duen gai-multzo bat landuz. "Gazteek beraiek azaldu ziguten zalantza ugari izaten zituztela etxeko egunerokoan: ordaindu beharreko fakturak, hipotekak eta abar. Gai horiei buruzko informazio- eta prestakuntza-ekintzak programatzeko asmoz sortu zen Emantzipazio Eskola, eta otsailean egingo diren hitzorduak izango dira Barakaldotik programatu ditugun bigaarrenak", adierazi du Gazteriako zinegotzi Jonathan Martínek.

Hiruhil honetako gai-multzoa (argiari eta gasari buruzkoa) horniduretan datza, eta horrela erantzungo zaio lehenego hiruhilekoan parte hartu zuten gazteengandik zuzenean jasotako iradokizunari, zalantzarik gabe, gizartearen kezka orokorraren isla.