Datorren ostiralean, urtarrilak 27, arratsaldeko 20.30etik aurrera, Ismael Serrano kantautoreak 'Seremos' izeneko diska eta bira berria aurkeztuko ditu Ermua Antzokiak. Larunbatean, hilak 28, Irunen eskainiko du beste emanaldi bat.
Artistak Twitterreko bere kontu ofizialean adierazi duenez, "Seremos biraren amaiera gertu dago. Oso hunkigarria izaten ari da jarraitzaileekiko topaketa hau eta eskerrak emateko hitzak falta dira. Lagun nazazu eszenatokian bizitza, partekaturiko denbora eta kantatzeko ditugun abestiak ospatzeko. Topa egin dezagun, gaur egun beti baita". Sarrerak 20 € balio du eta aurrez aurre eros dezakegu Lobiano Kulturgunean eta Internet bidez Kutxabank entitatearen webgunean edo kutxazainen sarean.
Zazpi urte igaro dira argitaragabeko azken diska aurkeztu zuenetik, "La Llamada" eta bere disko arrakastatsuak kaleratu zituenetik "20 años. Hoy es siempre" eta "Todavía" tituluetatik, oraingo honetan Ismael Serranok Ermuan 'Seremos' lana aurkeztuko du. Serranok disko berria kaleratu du, biran dabilelarik jarraitzaileekin abesti berriak eta aurreko arrakastak partekatzeko. Estudioko bere hamargarren diskoa da, 2021eko udaberritik kalean duguna. 13 abesti berri biltzen ditu bertan, besteak beste "Fahrenheit 451", "Callate y Baila" edo "Porque fuimos" tituluko kantak.
'Seremos' autoaurkikuntza bidaia bat da. Ismael Serranoren ibilbidean mugarri den diskoa. Serranoren beraren hitzetan: «Ia beti abestiek iraganari omenaldia egiten dioten arren, badira etorkizunerako bokazioa duten melodia eta bertsoak. Uste dut disko honek horrelakoa dela, aurrera begiratzen duen horietakoa".
Ismael Serranok ostiralean kantatu eta gitarra joko du. Urtarrileko gau hotza espero da kalean, gozo eta beroa Antzoki barruan. Serranok Jacob Sureda (pianoa) eta Irene Rouco (celloa) izango ditu lagun eszenatokian. Formatu hurbileko emanaldia izango da, antzerkitik hurbilekoa eta eszenografia zaindua izango duena. Gozatu!