Elurra dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat gomendio eman ditu Eskola Kirola programaren jardueretarako, urtarrilaren 21erako, larunbata, ezarritako alerta horia dela eta. Izan ere, elur-kota 400 m inguruan kokatuko da, noizbehinka 200 m-ra jaitsiko da. Euskalmet, Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, barnealdean izotz txikia egingo du eta mendi inguruetako zenbait lekutan handia. Egunaren gainerako orduetan aurreikusitako lodierak: 10-30 cm 1000 m-ra, 5-20 cm 600 m-ra, 0-5 cm 200 m-ra.

Kirol-jardueretarako joan-etorrietan segurtasun-baldintzak gordetzea adierazi dute eta mendira irteeraren bat eginez gero, aldez aurretik egoera meteorologikoaren berri izatea eta egungo egoeran jarduera hori egiteko ekipamendu eta arropa egokiak eramatea eskatzen du Bizkaiko Foru aldundiak. Foru-erakundeak mendiko irteeren ibilbidea eten edo alda dezake, eguraldiaren arabera.

Foru Erakundeak kirol jardueretarako joan-etorrietan segurtasun baldintzak zorroztea eskatzen du. Era berean, mendira irteerak egiten badira, aldez aurretik joan behar den zonako eguraldiaren iragarpenari buruz informatzea gomendatzen da, eta kontuan hartzea bat-bateko eguraldi-aldaketak ohikoak izan daitezkeela mendian, ekipamendu eta arropa egokiak eraman behar direla gogorarazten du, baita erreserbako elikagaiak eraman behar direla motxilan.

Eskola Kirolaren programaren arduradunek ohartarazi dute, halaber, jarduerak egiteko unean gertatzen diren baldintza meteorologikoen arabera, antolatzaileek mendiko irteeren ibilbidea eten edo aldatu ahal izango dutela.