Aixa Gazteluk, Txakolinaren Museoa-Txakolingunearen zuzendariak, eta Ion Gorka Elgezabalek, Jata-Ondo Landa Garapeneko Elkarteko buruak txakolinaren tradizioaren eta euskal komikiaren arteko fusioaren proiektua, Txakomic, aurkeztu dute Nazioarteko Turismo Azokaran (FITUR).
Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen Txakolinaren Museoa-Txakolingunearen, Mendibile Jauregiaren, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailearen eta Jata-Ondo Uribeko Landa Garapenerako Elkartearen arteko lankidetzatik sortu da eta Bakioko Txakolinaren Museoa-Txakolinguneak hartu zuen "Komikia" erakusketan inspiratzen da. Horrela proiektua 2021ean sortu zen, Bizkaiko txakolin-tradizioaren eta euskal komikigintzaren arteko lotura-prozesuaren ondorioz herritarrei uztartze berriak erakusteko, kasu honetan gure lurraldeko ardo bereizgarrienaren eta marrazkiaren artekoak. Urtarrilaren 21ean, 11:30etan eta 14:00etan, FITURera joaten diren pertsonek dastatze ilustratuak izango dituzte. Hori da Txakomic ekimenak eskaintzen duen jardueretako bat; txakolina eta bere historia modu ezberdinean ezagutarazteko proiektua da.
Txakolinaren Foru Museoa-Txakolingunea eta Mendibile Jauregia izango dira berriz ere proiektu honen inguruan antolatuko diren jardueren agertokiak, besteak beste, haurrentzako tailerrak, dastaketak eta txakolinarekin lotutako hainbat jarduera, ilustrazioaren artearekin batera garatuko direnak. Proiektua apirilaren 15ean eta 16an gozatu ahal izango da Bakioko Txakolinaren Museoa-Txakolingunean eta apirilaren 22an eta 23an Leioako Mendibile Jauregian.