Alkate Amaia del Campok eta Barakaldo Antzokiko zuzendari Ana López Asensiok Barakaldoko Antzokiaren programazio berria iragarri dute. Denboraldi honetan tziar Ituño eta Ramón Agirreren mailako aktoreak agertuko dira. Taularatuko dituzten ikuskizunetako 3, erabateko estreinaldi izango dira, eta 13, berriz, Euskadin. Horrez gainera, 10Bonoa sortu da Lagun Txiki Txartela dutenentzat, bost ikuskizunetarako sarrerak hartzerakoan 10 euro eskuratzeko. Gure Antzokia gero eta hurbilago dago herritarrengandik, eta horregatik gonbidatu nahi ditugu barakaldarrak haren programazioaz gozatzera", azaldu du alkateak.

Proposamen hauek 39 konpainia eta artisten lanaren emaitza dira, indarrak batu baitituzte beren sorkuntzaren hoberena emateko. Zentro Dramatiko Nazionala edo Antzerki Klasikoaren Konpainia Nazionala bezalako konpainia publikoen ekoizpen handiak pertsona bakarreko lanekin txandakatuko dira eszenatokian. XVII. mendeko klasikoei bide emango diete eta izen ezagunak eszenaren balio berriekin batera biziko dira. "Zalantzarik gabe, askotariko programazioa da. Bertan, ikusle bakoitzak bere intereseko ikuskizunak aurkitu ahal izango ditu. Ikuskizun horietan, gaurkotasun handiko gaiak ez ezik, gizakiari datxezkion emozioen munduari lotutako gaiak ere aztertuko dira. Aurten, denboraldiaren bigarren erdia ohi baino gehiago luzatuko da, eta ekainera arte iritsiko da", azaldu du alkateak.

HAURRENTZAKO 10Bonoa, LAGUN TXIKI TXARTELAREKIN

Gaur Barakaldo Antzokian aurkezten ditugun proposamenen % 70ek 13 eta 30 urte bitarteko gazteentzako azken orduko txarteldegiaren onura jasotzen dute, eta horrek sarrerak prezioaren erdian erosteko aukera ematen die. Eta publikoa gaztetatik arte eszenikoetara hurbiltzen laguntzeko, Lagun Txiki Txartelak berritasun bat dakar denboraldi honetan: 10Bonua.

10Bonua: Lagun Txiki Txartelaren balio-aldian, txartelarekin erositako ikuskizunetako 4 sarrera leihatilan aurkezten badira, bosten bat erostean 10 euroko bonu bat oparitzen zaio, sarrera gehiagorekin trukatu beharrekoa. Gogora dezagun 10 €, hain zuzen ere, Lagun Txiki Txartelaren urteko kuota dela; beraz, praktikan, kuota itzultzen zaie titular leialenei.