Getxoko Udalak, urtero lez, parte hartuko du saharar herriaren aldeko Euskal Karabana Solidariorako elikagai ez-galkorrak jakiak eta oinarrizko produktu higienikoak biltzen Argeliako Tinduoufeko saharar errefuxiatuek pairatzen duten elikadura-krisia arintzen laguntzeko.
Carmen Díaz Gizarte Kohesioko zinegotziak nabarmendu du “Getxok konpromiso humanitarioarekin eta nazioarteko elkartasunarekin jarraitzen du. Aurten ere Karabanarekin elkarlanean arituko gara, duela 47 urtetik errefuxiatuen kanpamenduetan bizi den saharar herriarekin dugun konpromisoaren erakusgarri. Udala Bir Ganduz dairarekin senidetuta dago 1994az geroztik, eta ordutik elkartasuna adierazi du hainbat programa eta ekimenen bidez, hala nola karabana honen bidez, dibertsitate funtzionala duten pertsonen hezkuntzarako laguntzen bidez edo adingabeentzako Oporrak Bakean programaren bidez. Getxoko herritarrei dei egin nahi diegu sahararrek bizi duten elikadura-krisiari aurre egiten lagun dezaten, eta ziur nago beste behin ere erantzuna emango diotela”.
Kolaboratu nahi duten pertsonek produktuak Fadurako eta Gobelako kiroldegietan utzi ahal izango dituzte urtarrilaren 31ra arte. Gauza berbera egin ahal izango dute ikasleen familiek eskoletan. Bildutako produktuak Sahararen aldeko Euskal Karabanaren bitartez bidaliko dira errefuxiatuentzako kanpamenduetara, horrekin kolaboratzen baitu ATFAL, Getxoko Sahararen aldeko Elkarteak, Getxoko Udalaren laguntzarekin. Karabana Fronte Polisarioak, Euskal Fondoaren Sahararekin koordinatzeko Unitateak eta herri sahararrekiko elkartasun elkartek antolatzen dute.