Plentziako Udalak udalerriko auzoak hobetzeko 2022ko ekainean abian jarritako “Auzoekin bat” entzute aktiboko ekimena 54 jarduketari ekiteko konpromisoarekin gauzatu da. Horretarako, gogorarazi behar da Udalak, Inbertsio Plan Berezitik etorritako 200.000 euroko aurrekontua duela.

Elixabete Uribarri kostaldeko udalerriko alkateak azaldu duen bezala, “Plentziako auzoen errealitatea bertatik bertara ezagutu gura genuen. Gure helburua hobekuntza-ekintzak detektatzea zen, auzokideen iradokizunen eta ekarpenen bidez. Gainera, orain arte egindako udal-kudeaketaren berri eman gura izan dugu. Guztira, aurrez aurreko zazpi saio egin genituen, auzo bakoitzean bana, eta etxe guztietara galdetegi bat bidali genuen. Guztira, 379 hobekuntza-proposamen jaso dira, eta denbora horretan horiek baloratzen eta aztertzen aritu gara. Oso eskertuta gaude auzokideek gure udalerriaren eraikuntzan erakutsi duten konpromisoarengatik eta haien lankidetzarengatik”.

Jarduketak auzoka

Guztira, entzuteko prozesuari esker, Udalak 54 ekintza identifikatu ditu, eta 200.000 euro inbertituko ditu. Jarduketak honela banatzen dira:

Alde Historikoa:

  • Espaloiak eta kaleak garbitzeko lanak, galtzada-harriak berrituz eta junturak betez.
  • Hormigoi inprimatuaren ordez galtzada-harriak jartzea Eleiz Enparantzaren ondoko bidean.
  • Esku hartzea Plazatxoan, espaloia txukundu, hiri-altzariak instalatu, erlojua ordeztu eta pantalana konpondu.
  • Eserlekuen eta paperontzien instalazioa pasealekuan, Gaminiz plazan eta “Blas” eraikinaren atzealdean.
  • Kutxeten zigilatzea eta abiadura-murriztaileen instalazioa Mungia Bidean.
  • Oinezkoentzako babesen instalazioa Erriberan eta Azurtegiondon.
  • Ispiluaren konponketa Gaminiz bihurgunearen pasabidean.
  • Azurtegiondoko zabuen konponketa.
  • Eleiz Enparantzako trafikoaren eta aparkalekuaren zaintzaren indartzea, baita terrazak, horien antolaera eta ordutegiak ere.
  • Jaitsiera debekatzeko seinaleen indartzea Andra Mari 23an eta galtzadaren estutzea Kastillaon.
  • Azurtegiondoko berdeguneen eta egoera txarrean dauden zuhaitzen txukuntzea eta loreen berritzea lorategietan.
  • Charterreko biribilgunearen egokitzapena.
  • Padel-pistaren mantentze-lanak.
  • Hirigune Historikoan bizikidetza eta kale-katuen egoera hobetzeko jarduketa.
  • Telefonicako oinezkoen pasabidearen altxatzea eta Andra Mari bidean abiadura murrizteko neurriak.

Isuskitza

  • Ardantza bidearen egokitzapena, zuhaitzen adarrak moztuz, arekak eta hustubideak garbituz, galtzadaren ertzetako seinaleak hobetuz, hainbat hondoratze konponduz, fresaketa eta asfaltatzea eginez bideko hainbat puntutan, segurtasun-hesiak jarriz, abiadura murriztuz, bidea margotuz eta seinaleak jarriz.
  • Inguruko udal basoen garbiketaren indartzea.
  • Auzoko kultur eta kirol jarduerak.
  • Lur-jausia konpontzeko eskaera egingo zaio Bizkaiko Foru Aldundiari.

Txipio – Gatxamiñe

  • Auzoko arratoiak hiltzeko kanpaina espezifikoa.
  • Inausketek eta belarrak garbitzeak sortutako hondarren kentzea Musurieta eta Txipios norabidean eta Gatxamine eta Txipios errepideko sasien garbiketa.
  • Zakarrontzien eta baldosa hondatuen ordeztea Goiko aldeko oinezkoentzako bidean.
  • Parkeko eta, oro har, auzoko mahaien eta bankuen mantentze-lanak.
  • Zutabeen berrikustea eta argiaren hobekuntza.
  • Espaloien eta neguko lirdinga pilaketen mantentze-lanak.
  • Abiadura murrizteko gailuen instalazioa Txipio Bidean.
  • Aparkalekuaren erabilerari buruzko seinaleen instalazioa, karabanei eta autokarabanei dagokienez batez ere.

Portua

  • Baranden berriztapena portuko aldapetan eta eremuetan.
  • Paperontzien, eserlekuen eta informazio-panelen berriztapena eta mantentzea.
  • Baldosen konponketa Gorrondona aurrean eta kalezuloan, hobekuntzak Areatza-Iturgitxikoko asfaltoan, eta Labasturen eta bertako zebrabideetan.
  • Areatzatik Labasturerako eskaileren konponketa.
  • Txizen garbiketa portu aldean.
  • Tresnak eta tamaina handikoak biltzeko egunei eta pasealekuko bizikidetza-arauei buruzko informazioaren instalazioa.
  • Pintadak kendu eta Grafittiak egiteko gune berriak adieraziko dira.

Saratxaga

  • Auzoko asfaltoetarako eta konexioetarako jarduketa:
  • 20, 21 eta 22 zenbakien asfaltatzea (ponpaketa-estaziotik).
  • Errepide nagusian aurreikusita dagoen espaloiaren eraikuntzarekin aurrera egitea, Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenen bidez.
  • Gorlizerako bidearen eta auzoko bidezidor nagusien konponketa.
  • Ispiluen berriztatzea eta sartze-bideetako ikuspenaren hobekuntza.
  • Auzoko argiztapenaren egoeraren berrikuspena eta konponketa.
  • Seinaleen instalazioa auzoko etxebizitzak identifikatzeko.
  • Edukiontzi guneetan arratoiak hiltzeko kanpaina espezifikoa.
  • Edukiontzien kokapen-eremuen hormigoitzea.

Gandia

  • Gandia Bidea kaleko 6., 8. eta 12. errekastoen kanalizazioa eta garbiketa.
  • Inguruaren garbiketa eta Legarrondoko zubiaren azpiko hesiaren konponketa.
  • Argiztapenaren hobekuntza Legarrondoko zubiaren, Gazteluondo parkearen, Ibaiagaren eta Pinto Zubia parkearen azpian.
  • Asfaltatzeak eta belarrak kentzea auzoko kaleetan.
  • Zirkulaziorako debekatuta dauden norabideak adierazteko seinaleen instalazioa.
  • Pinto Zubia parkean bertan behera utzitako txalupak kentzea.
  • Aparkalekuaren, gaualdien eta botiloiaren kontrola Pinto Zubian.
  • Saneamendu-ihesaren konponketa kalearen amaierako bidegurutzean. Jarduketa orokorrak
  • Auzoen eta erdigunearen arteko loturarako garraioa definitzeko azterlana.
  • Garbiketarako, edukiontzietarako eta hiri-hondakinen kudeaketarako lizitazioaren berriztapena. Lizitazio horren bidez, udalerriaren egoera nabarmen hobetzea espero da, eta, gainera, haur-parkeen garbiketa sakona egitea berariaz aurreikusi da.
  • Kontrola handitzea arazoak dauden udalerriko guneetan legez kanpoko isuriak prebenitzeko.
  • Topalekutik harago gazte eta nerabeentzako programazioaren berrikuspena.

Amaituta eta gauzatze-fasean dauden konpromisoak

Plentziako Udalak dagoeneko amaitu ditu udalerriko Alde Historikoko espaloi eta kaleetako galtzadaharriak berritzeko eta junturak betetzeko zortzi astez egin diren lanak.

2023a hastearekin batera, Udala, Eleiz Enparantzaren ondoko bidean hormigoi inprimatua galtzadaharriekin ordezteko obrak egiten ari da. Lan horiek astebetez luzatuko direla uste da, eta eragin hauek izango dituzte trafikoan:

  • Elizaren ondoko kalea itxita geratuko da ibilgailuentzat.
  • Gaminiz kaletik ezin izango da Eleiz Enparantzara sartu.
  • Portaleta kalea itxita geratuko da.
  • Santiago arkutik sartzen eta ibiltzen diren ibilgailuek Gaminizetik jarraitu ahal izango dute, eremu horretan dagoen debeku-seinalea bertan behera geratuko baita.

Gainera, abian da Charterreko biribilgunearen egokitzapena, hormigoia kendu eta horren ordez lorategi-espazio batekin egokitzeko. Jarduketa horrek ez dakar trafikoa mozterik.

Hiru ekintza horiek, 2022ko ekainean udalerriko auzoak hobetzeko egin zen “Auzoekin bat” entzute aktiboa ekimenaren ondoren Plentziako Udalak hartutako 54 konpromisoen barruan daude.