Gernika-Lumoko Udalak udalerriko hainbat puntutan irisgarritasuna hobetzeko planarekin jarraitzen du, zehazki bizilagunen egunerokoa errazten duten herri-bideak hobetzen, bai erdialdean zein auzuneetan. Oraingo honetan, erdiguneko Juan Calzada kalean jardun dute, Kutxabankeko bulegoaren aurrean, “espaloiak jaitsi eta galtzada berriro haizatu dute, seinale horizontalak pintatzeaz gain”. Ostean, erdigunetik kanpo dagoen Lorategieta auzuneko zati bat ere egokitu da, zehazki, inguruko “supermerkatu bakarraren eta Auzune tabernaren artekoa. Bertan, errepidea asfaltatu eta seinale horizontalak margotu dira”, azaldu dutenez. “Bestetik, beste hainbat gunetan –Santa Luzia, Mestikabaso, Iturriondo, Frai Martin de Murua eta erdialdean– “seinale horizontalak eguneratu dira”, segurtasuna bermatu ahal izateko.