Barakaldoko tokiko garapen agentziak enplegu berderako plan bat abiarazi du eta proiektu honen barruan, lau arlotarako prestakuntza emango du: nekazaritza ekologikoa, hondakinen kudeaketa, merkataritza ekologikoa eta energia berriztagarriak. Izena emateko epea zabalik dago eta urtarrilaren 27ra arte izena eman ahalko da. Hamabi plaza daude eskuragarri.

Carlos Fernández bigarren alkateordeak eta Juan Antonio Pizarro Inguraldeko Enplegu zinegotzi ordezkariak presentatu dute proiektua, 'Enplegu Berdea Ezagutzen' izenaren mempean.

"Proiektuaren helburu nagusia gazte zaurgarrienen helburu profesionala zehazten laguntzea da, eta horretarako aukera emango zaie hainbat arlotan beren gaitasunak, trebetasunak eta interesak ezagutzeko eta praktikan jartzeko, hala nola ekonomia zirkularrean, esparru berdean, gaikako hainbat arlotan trebatuta", adierazi du Carlos Fernándezek.

Prestakuntzak teoriko-praktikoak izango dira eta urtarrilaren 31tik martxoaren 16ra emango dira Innobak Ugartebeitia eraikinean, 9:00etatik 14:00etara. Garraioa doakoa izango da ikasleentzat eta amaitzean 200 euroko beka bat jasoko dute. Gainera, inguruko enpresetara eta erakundeetara joango dira gazteek "esparru horretan eskaintzen diren lan aukera batzuk bertan ezagutzeko".

"Esan ohi da indarra elkartasunean dagoela eta hau oso adibide argia da. `Enplegu Berdea Ezagutzen' hiru garapen agentzien arteko lankidetza proiektua da (Inguralde, Egaz Txorierri eta Erandioko Behargintza) Garapen elkartearekin (Garapen Agentzien Euskal Elkartearekin) batera. Gainera, Aldundiko Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak finantziatu du", azaldu du Fernándezek.