Datorren asteazkenean, urtarrilak 11, Getxo Sasoi Sasoian gala ospatuko da Kirol Portuko itsas bidaien terminalean. Bertan, 2022ko Kirolari Onenaren saria entregatuko da, besteak beste. Aurten, Raspas del Embarcadero Arraun Elkarteko arraunlari olinpikoa den Virginia Díazek eta saskibaloiko jokalari olinpikoa den Xabier López-Arosteguik irabazi ahal izango dute sari hau.

Promesen kategorian, banakako tituluak honako hauentzat izango dira: Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkarteko Irene Pera igerilariarentzat, Espainiako Haur Mailako Txapelketan 4 domina lortu baitzituen, eta Raspas del Embarcadero Arraun Taldeko Aitor Blanco arraunlariarentzat, brontzezko domina eskuratu baitzuen aulki mugikorreko 2022ko Espainiako Txapelketan, gazte mailako skiff modalitatean.  

Getxo Kirolak-eko teknikariek, kazetariek eta kirolaren eremuko adituek osatutako epaimahaiak saridunen zerrenda argitaratu du, eta taldekako sari gorenetan, emakumezkoen Bizkerre taldearentzat izango da Liga titulua eskuratzeagatik eta 2. RFEF mailara igotzeagatik; gizonezkoetan, berriz, Raspas del Embarcadero Arraun Taldeak jasoko du brontzezko domina lortzeagatik Espainiako Txapelketan 4x modalitatean. Junior kategorian, taldekako sarietan, Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkartea talde femeninoak, 8garren sailkatua 1. Mailako Espainiako Klubeen Kopan (mailari eutsiz) eta Jose Luis de Ugarte Bela Eskolako talde maskulinoak, J-80 Munduko Txapelketan garaipena lortzeagatik, jasoko dute merezitako saria.   

Edizio honetako palmaresa sari bereziekin osatuko da: Marka Hautsiz Getxo Kayaka klubeko Dragon Boat ontziari emango zaio; Kiroltasuna saria Arenas Clubeko lehendakari ohi Franqui Egusquiaguirreri; Getxo Irristan klubak, berriz, Getxo Berrituz saria jasoko du; Giroa enpresak Getxo Zabala saria; Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Clubak Berdintasuna Indartuz saria jasoko du hirugarren urtez jarraian Internacional Women´s Sailing Cup antolatzeagatik; eta, azkenik, Jorge Barriek Aitzindariak saria jasoko du futboleko atezain gisa eta ondoren tenis eta padeleko jokalari gisa duen kirol-ibilbide luze eta arrakastatsuarengatik.