Urtean zehar udalek hainbat ustekabe jasan ditzakete, eta hauei aurre egin ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiak 7.5 milloi euro bideratuko ditu. Dirua Udalkutxarena da, izan ere, Bizkaiko Aldizkari Ofizialak Udalkutxa, Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren kargura ustekabeko gastuak finantzatzeko transferentzia arruntak edo kapital-transferentziak egilesteko baldintzak, betebeharrak eta prozedurak ezartzen dituen Foru Dekretua argitaratzen du.

Bizkaiko Foru Aldundiak Udalkutxa, Udal Finantzaketarako Funtseko 7.507.209 euro bideratuko ditu aurten lurraldeko udalerriei transferentzia arruntak edo kapital-transferentziak egilesteko euren aurrekontuetan aurreikusi gabeko gastuei aurre egin ahal izateko. Gastu horien artean egoten dira, adibidez eta besteak beste, fenomeno naturalek eragindakoak edo hasieran aurreikusi ezin ziren arau-aldaketek edo obren aldaketek ezarritako betebeharrak.

2023ko ekitaldi honetarako kontzeptu horretarako onartutako aurrekontu-kreditua 476.520 euro handitu da. 2022an 7 milioi eurokoa izan zen, eta 6,2 milioikoa 2021ean. Kapitulu honetara bideratutako zuzkidura beti da Udalkutxa, Udal Finantzaketarako Foru Funtsera bideratutako zenbatekoaren % 0,75, eta eskaera egiten duen udal bakoitzari emandako gehieneko zenbatekoa ez da 500.000 eurotik gorakoa.

Transferentzia hauek emateko prozedura arautzen duten oinarriak BAOn argitaratuta daude dagoeneko. Eskabideak aurkezteko lau hilabeteko epea izango dute udalek, aurreikuspen zaileko egoeren ondorio izateagatik eta, gainera, aurrekontuan kreditu egokirik ez izateagatik aurreikusi ezin diren egoeren ondorioz Udalak berehala aurre egin ezin dion ustekabeko gastua eragin duen gertakaria gertatu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.