2025eko Merkataritzako Plan Estrategikoaren lehen etapa analizatu dute ostiral honetan Juan Mari Aburto alkateak zuzendutako Bilboko Merkataritza Foroaren bilereran. Bertan, modu positiboan kalifikatu dute plan horren lehenengo etapan ekindako ekintza guztiak. Bilboko alkateak, Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzia den Xabier Ochandianorekin batera azaldu dute akindako ekintza horiek aktibatzen jarraitu behar dugula 2025. urtera arte aurreikusitakoekin batera.

Bileran —eratu zenetik bigarrena— 2021-2022 aldian abiarazitako jarduketa guztiak berrikusi dira, eta Planaren lehenengo etapa honetan 70 programa baino gehiago itxi direla zenbatu da.

Orain, 2025. urteari begira, Foroko kideek —udala eta udal-ordezkaritza duten talde politikoak, Merkataritza Ganbera, Cecobi-Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioa, Bilbao Dendak, merkataritzako auzo-elkarteak, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia— beste erronka batzuk aurkeztu dituzte aurtengo urteari ekiteko, hala nola aldi berean gai zehatzak jorratuko dituzten bilera teknikoak antolatzea. Aztertuko diren proiektuen artean, hiri guztietako merkataritzari eragiten ari diren arazo batzuk planteatu dira, lonja hutsen arazoa edo salgaien/produktuen banaketa eta logistika, esaterako.

"Ez dago formula magikorik —zehaztu du Aburtok— atsedenik gabe eta elkarrekin lan egitea baino ez, hau da, erakundeak, merkataritzarekin zerikusia duten entitateak eta establezimenduak batera. Ekiteko prestatu, inplikatu eta irtenbideak modu koordinatuan bilatu, konponbideak lortzeko eta sektorea hobetzeko".

Bigarren topaketa honetan, foroa 2021eko uztailean eratu ondoren eta 2022ko ekaineko lehenengo bileraren ostean, 2022. urterako aurreikusitako ekintzen betetze-maila eman da ezagutzera. Juan Mari Aburtok aitortu du merkataritzaren egoera zaila dela, eta foroko kide guztiak animatu ditu Bilboko merkataritzaren orainaren eta etorkizunaren alde lan egiten jarraitzera. Hori oinarri hartuta, solasaldiak izan dira bertaratu direnen artean, 2023. urtean gauzatuko diren lerro batzuk hobetzeko asmoz.