Bilboko alkateak, Juan Mari Aburtok, Juan Mª Vidarte lorategia inauguratu du gaur goizean, Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekano, Senatuaren lehenengo legegintzaldian euskal senatari eta Gernikako autonomia-estatutua idatzi zuen batzordean parte hartu zuen jurista adituaren oroitzapenez.
Aburtok Juan Mª Vidarte Lorategia inauguratu du
Juristaren izena jaso duen gunea Uribitarteko Erranplen ondoan kokatuta dago, Bizkaiko Abokatuen Elkargotik gertu. Hain zuzen, elkargo profesional horrek proposatu zuen lorategidun gune horrek, orain arte izenik ez baitzuen, Juan Mª Vidarte Lorategia izena har zezala. Izen berriak ez die eragingo inguruko atariei eta dendei.
Inaugurazio-ekitaldian, Oihane Agirregoitia Herritarren Arretako eta Partaidetzako eta Nazioarteko Gaietako Saileko zinegotzia, udalbatzako beste kide batzuk eta Bizkaiko Abokatuen Elkargoko ordezkariak izango dira, bai eta Vidarteren ahaideak eta adiskideak ere. Gainera, Juan Mª Vidarteren lagunak eta senideak ere izan dira, eta haren semea ere bai, Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendaria, Juan Ignacio Vidarte.
Juan Mari Aburtok Vidarteren karrera profesionala izan du aipagai: "bere ezagutza eta esperientzia medio, erreferente bat bihurtu zen, eta jarraitu beharreko eredu bat abokatutzaren arloan, eta, Abokatuen Elkargoko Dekano eta euskal senatari moduan egindako ekarpena ez ezik, aipatu beharrekoa da egitate historiko baten parte hartu zuen jurista moduan jokatu zuen egiteko nabarmena ere: Gernikako Estatutua idazten parte hartu baitzuen".
Gainera, alkateak beste hau ere goraipatu du: "beti atxiki zituen balioak, hain zuzen; Vidarte beti izango da oroitua bere giza kalitatearengatik, justizia, etika eta giza eskubideak defendatzeko zereginean izan zuen engaiamenduarengatik." Azkenik, Aburtok hau nabarmendu du: "gure kale-izendegiko izenen artean sartuta, Juan Mª Vidarteren historiak eta legatuak iraun egingo dute denboran, eta leku handiagoa izango dute bilbotarren bizimoduan".