DARABILBO programaren jarduerak urtarrilaren 13an hasiko dira, Rekalde Aretoa bisita gidau bat eginez. Jarduera hau, Bilboko Udala, 2023ari hasiera emateko, abian jarri dituen 8 proposamenetako bat da.

Urtarrilaren 19an, eguenean, gastronomia-tailer programatuetako lehena izango da, pasta izango delarik protagonista. Matxintxu euskaltegian izango da, Ramón y Cajal etorbideko 8. zenbakian, 10:00etatik aurrera. Biharamunean, barikuan, urtarrilak 20, 18:30etik aurrera, kakorratz-lanaren gaineko tailerra izango da, Uribarriko udaltegian.

Hurrengo astean, martitzenean, urtarrilak 24, gastronomiazko beste proposamen bat izango da, pintxo osasungarriei buruzko tailer bat, 19:00etatik aurrera, Ramón y Cajal etorbideko 42. zenbakian, (Berbaizu). Eguaztenean, hilak 25, 19:00etatik aurrera, zientziaren inguruko hitzaldi bat izango da Santutxuko udaltegian, eta, eguenean, urtarrilak 26, 14:30ean eta 18:30ean, beste bi bisita gidatu Arte Ederren Museoan.

Azkenik, hilabete honetako proposamena urtarrilaren 27an amaituko da, barikuan, dastaketa gastronomiko bat egingo delarik 20:00etatik aurrera, Txurdinagako Merkatarien Elkartean.

Bilboko Udalak euskarazko aisialdi-programa doako hau Bilboko Euskaltegien Sarearekin antolatu du, euskararen erabilera sustatu eta normalizatu nahirik bilbotarren artean.

¿Nola parte hartu dezaket?

Ekimenotan parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea darabilbo.eus webgunean, darabilbao@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 530 132 telefono-zenbakian. Gainera, telefono-zenbaki horretan bertan, nahi duenak bere ideiak proposa ditzake.

Euskarazko jarduera doako horietan parte hartzeko baldintza bakarra da 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).