Bilboko Udalak 1.000.000 euro baino gehiagoko balioa bideratu ditu Hondurasen martxan dauden bederatzi lankidetza-proektuetara, joan den lau urte honetan. Proiektu hauek herrialde hartako lekurik behartsuenak babesten dituzte eta bertako eguneroko lana ikusteko, Itziar Urtasun Lankidetzako, Bizikidetzako eta Jaietako Saileko zinegotzia duela buru, udal-ordezkaritzak, Hondurasen urtarrilaren 14ra arte egongo den bitartean, bederatzi proiektuak bisitatuko ditu.

Udal ordezkaritzaren xedea da Hondurasen egoerari buruzko informazioa eguneratzea eta programen jarraipen bat egitea, "eta, halaber, iraganeko lankidetzak berritzea edo beste proiektu berri batzuei ekitea entitate publiko eta/edo pribatuekin", nabarmendu du Itziar Urtasunek, funtsezko osagai gisa; izan ere, Garapenerako Lankidetzarako IV. Gida Planak funtsezko osagai gisa jasotzen du zuzeneko lankidetza (Udalak artez gauzatzen duena), eta halaber GKEekiko lankidetza.

Bidaian, aztertuko da, gainera, nola gauzatu diren diruz lagunduetako proiektuen emaitzak eta xedeak, alegia, sexu- eta ugalketa-eskubideak defendatzea, emakumeek eta gazteek tokiko gobernantzan duten parte-hartzea hobetzea, emakumeen ahalduntzea eta ekimena sustatzea eta genero-politikak sustatzea, txirotasunaren modu guztien kontrako lana, ingurumen jasangarritasuna, tokiko botere publikoen ahalak sendotzea eta gizarte zibilarekiko elkarlana.

Bilboko Udalaren ordezkaritzak honako bederatzi proiektu hauek aztertuko ditu: Oxfam Intermonen "Emakumeak indarkeriatik libre Maquila industrietan", zeinaren xedea baita emakumeen lidergoa sustatzea, gardentasuna eta genero-berdintasuna; eta Medicus Mundi Bizkaia GKEaren beste bi, bata bost hondurastar komunitatetako saneamendua hobetzeko eta beste bat Malonboko arroskako bost komunitatetan oinarrizko saneamenduko sistema jasangarri bat sustatzeko.

Beste sei proiektu Proclade GKEaren eskutik garatzen ari dira: hezkuntzaren arloan genero-indarkeriaren kontra ekiteko; Covid-19ak eta Eta eta Iota urakanek erasandako emakumeen autonomia ekonomikoa eta enplegagarritasuna sustatzeko; proposamen integral bat 17 komunitatetan genero-indarkeriaren kontra ekiteko; genero-indarkeriaren biktima izan direnen autonomia sozioekonomikoa sustatzeko; genero-indarkeriaren prebentziorako eta arretarako programa bat; eta ur sistema bat eraikitzea Villa Cuyamelen.