Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako beheko solairuetako saltokiek, haien kanpoaldea birgaitzeko eta hobetzeko, 6.000 euro arteko dirulaguntza jaso ahalko dute. Izan ere, Bilboko Udalak, Bilbao Ekintzaren bitartez, dirulaguntzen programa bat jarri du. Honetan parte hartzen duten saltokiek aukera izango dute babes daitekeen aurrekontuaren % 90 ordaintzeko dirulaguntzak eskuratzeko. Dirulaguntzok bateragarriak izango dira beste entitate batzuek araututakoekin, betiere jasotako dirulaguntzen guztizkoak ez badu babes daitekeen aurrekontuaren % 100 gainditzen.
Dirulaguntzak martxoaren 31ra arte edo aurrekontua agortu arte eskatu ahal izango dira, telematikoki, beharrezko dokumentazioa honako helbide honetara bidalita: comercio@bilbaoekintza.bilbao.eus; edota Bilbao Ekintzaren bulegoetan aurrez aurre (Nafarroa kalea, 5, 1. solairua).
Eskaerekin batera honako dokumentazio hau bidali beharko da:
- Eskaera inprimakia, deialdiaren ereduarekin bat etorriz
- Jabetzako eskriturak
- Alokatutako negozioen kasuan, errentamendu-kontratua aurkeztuko da
- Jardueraren aurretiazko komunikazioa edo pareko dokumentua
- Itxitako lokalen kasuan, jabetzako eskrituraren kopia
- Ogasunarekin, Gizarte Segurantzarekin eta Bilboko Udalarekin ordainketak egunean izateari buruzko ziurtagiri eguneratuak, baldin eta eskatzailea Bilbao Ekintzak datuak egiaztatzearen aurka ageri bada
- Obretarako lizentzia
- Obraren aurrekontua
Honako hauek izan ahalko dira laguntzen programaren onuradun: pertsona fisikoak eta juridikoak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, baldin eta mikro enpresa, enpresa txiki edo ertain izaera badute eta beheko solairuko lokalean garatzen den edo garatuko den jardueraren titularrak badira, obrak, instalazioak edo jarduketak egingo diren lokalekoak hain justu ere, baita alokatutako lokalen jabeak ere. Kasu horretan, bai lokalen jabeek, bai alokatzaileek, eskatu ahalko dituzte dirulaguntzak, betiere jabeak onartzen badu.
Honako hauek dira programako dirulaguntzekin ordaindu ahalko diren hobekuntzarako elementuak:
- Erakusleihoak, altzariak eta dekorazioa barne
- Errotuluak eta bestelako kanpo-elementuak
- Erakusleihoen kanpo-argiztapena
- Pertsianak ordeztea (itsuen ordez, kalatuak)
- Kanpoaldeko obra eta erreforma txikiak, igeltserotza/arotzeria eta pintura
- Saltokiaren fatxada birmoldatzea edo erreformatzea
- Irisgarritasuna
- Antzeko beste batzuk