2023ko Udal Dirulaguntzen programarako, guztira, 3.602,176 euro bideratu ditu Bilboko Udalak 11 esparrutan eta 24 jardute-ildotan banatuta. Programa hau osagarri garrantzitsua da Udaleko sailek irabazi asmorik gabeko entitateen bitartez abiarazten dituzten jardueretarako.

Hala, laguntza horiek jaso ahal izango dituzte gizarteari onura bihurtu ohi dioten proiektuak garatzeko interesa duten entitateek, Udalaren jardueraren osagarri izaten baitira proiektuok, eta Udalaren sail batzuek eta besteek beren jardun-eremuetan aurreikusitako helburuak lortzeko lagungarri. Partaidetza eta Barrutiak, Kultura, Euskara, Hezkuntza, Immigrazioa eta Kulturartekotasuna, Jaiak, Berdintasuna eta genero-indarkeriarekin amaitzeko arloa, Gazteria, Ingurumena, Osasuna eta Kontsumoa, eta Garapenerako Lankidetza eta Giza Eskubideak.

Eskabideak aurkezteko epea BIHAR hasiko da, asteartean, urtarrilak 10, eta otsailaren 17ra arte egongo da irekita. Eskabideak online aurkeztu ahal izango dira, edo Udalaren web orriaren bidez, www.bilbao.eus, edo aurrez aurre Herritarren Arretako Udal Bulegoetako Erregistroan; azken kasu horretarako, ostera, hitzordua beharko da, eta bulegoetan bertan eskatu ahal izango da, edo Udalaren erregistro elektronikoan.

Izapideak erraztu eta zalantzak argitze aldera, kontsultak egiteko telefonoa jarri da: 010/944 010 010, 08:00etatik 20:00etara, astelehenetik igandera.

Gainera, Udalaren web-orrian bada gida tutorial bat, pdf formatu elkar eragitekoan, aurreko urteetan egin izan diren informazio saioen osagarri.

Web-orri horren bidez, eskabideak aurkeztu ez ezik, dirulaguntzen izapidetze-egoera ere kontsultatu ahal izango da. Hartara, entitateek onartutako ziurtagiri elektronikoaren bidez edo Bilboko Udalaren web orrian sartzeko pasahitza erabilita, interesdunek 2023ko edo lehenagoko (2007tik aurrerakoak, 2007koak barne) eskariak zertan diren kontsultatu ahal izango dute.

Entitateek, gainera, artez kontsultatu ahal izango dute web-orriaren bidez zein deialditara aurkeztu ahal diren, entitate bakoitzaren arabera.

Inprimakiak betetzen laguntzearren eta oinarriak eta beste agiri batzuk ulertzen laguntzearren, agirien zati bat irakurketa errazeko formatuan eskuratu ahal izango da.