Igande honetan, urtarrilak 8, Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du Bilbao Arenara joateko, bertan jokatuko baita Bilbao Basket eta UCAM Murcia taldeen arteko partida. Neurri honekin, Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du zaleen artean.
Horrela, bada, igandean, Surne Bilbao Basket – UCAM Murcia partidua dela eta, 20:00etan, E7 linea Plaza Zirkularretik 10 minuturo irtengo da partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 19:00etatik aurrera). Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.
Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 y 76 autobus-lineak haien ibilbideak aldatuko dituzte partiduaren ondorengo minutuetan, Askatasuna/Parkean geraldi bat egingo du.
Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.
Astelehenean ordutegiak luzatuko dira
Horrez gain, astelehenean zerbitzu berezia eskainiko du, ordutegia luzatuz, Athletic eta Osasunaren arteko partidua dela eta. Hauek izango dira ordutegiak:
28. linea (Uribarri-Altamira)
- Uribarrirantz, Jesusen Bihotzetik: 23:10, 23:20
- Altamirarantz, Sabino Araneko 32tik: 23:20
38. linea (Otxarkoaga-Intermodal)
- Termibusetik: 23:10, 23:20
56. linea (La Peña-Jesusen Bihotza)
- Jesusen Bihotzetik: 23:10, 23:20
57. linea (Miribilla-Ospitalea)
- Ospitaletik: 23:20
62. linea (Jesusen Bihotza-Arabella)
- Jesusen Bihotzetik: 23:10, 23:20