Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atxilotu du Barakaldon, emakumeen kontrako indarkeria egotzita. Salaketa urtarrilaren 14an, larunbata, goizeko 8:25ean jarri zen. Emakume batek adierazi zion Udaltzaingoari bere auzokidea etxean zuela babes-eske eta poliziaren laguntza-eske etorrita, bikotekideak eraso ziolako. Agenteak etxera bertaratu, eta ataritik irteten aurkitu zuten ustezko egilea, gerora erasotzaile gisa identifikatu zuena biktimak. Ondorioz, berehala atxilotu zuten. Gazteak aurrekari judizialak dituenez, epailearen esku utzi dute.
Guztira, bi salaketa jaso ditu azken egunotan Barakaldoko Udaltzaingoak emakumearen aurkako indarkeria-delitu bana egiteagatik, Ángel Madrazok zuzentzen duen Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila Arloko ziengotzigoak adierazi duenez. Beren bikotekidea erasotzea leporatu diete gizon biei, eta bietako bat dagoeneko atxilotu dute agenteek.
Beste salaketa igandeko arratsaldean izan zen. Erasoa, ordea, 6:00rak ostean izan zen. Biktimak azaldu zuenez, bikotekideak bortxaz kolpatu zuen, eta kalean bertan, hiltzeaz mehatxatu, gaua festan igaro ondoren etxera zetozela.
Dirudienez, gizonezkoa ostalaritza-establezimendu batean beste gizonezko batzuekin liskarrean aritu zen, eta emakumeari haien defentsan aritzea egotzi zion "gustuko zituela" aurpegiratuz. Horren karietara eraso zuen emakumea. Erasotzailea ihes eginda dago.
Indarkeria matxistako bi kasuok kondenatu ditu Ángel Madrazok, bai eta gogoratu ere zein garrantzitsua den herritarren laguntza, erasotzaileak atxilotzeko. "Litekeena da biktimak hertsaturik sentitzea, eta garrantzitsua da emakumearen aurkako indarkeria kasuren bat ezagutzen edo tratu txarren bat ikusi edo entzun duten herritarrak poliziarekin harremanetan jartzea. Izan ere, asteburu honetan erasotzaileetako bat atxilotu ahal izan zuten, auzokideak berehala eman ziolako abisua Tokiko Poliziari", azaldu du zinegotziak.