Arte dramatikoan eta magisteritzan ikasketak dituen aktore gernikarra. Telebistan eta zineman aritutakoa; azken urteetan, La Unidad telesailan eta Guy Ritchieren The Covenant pelikulan ikusteko aukera izan du ikus-entzuleak. Grezian ere aritu zen plataforma handi batentzat lanean, telesail ospetsu baten hirugarren denboraldia grabatzen. Oraintsu bukatu du Adiós Madrid koprodukzioan egindako film espainiar eta argentinarra. Irailean serie handi baten grabaketak hasiko ditu. Baina oraindik ezin digu datu gehiagorik eman, konfidentzialtasuna medio.
Fariba Sheikhanen kultur gomendioak
Abesti bat: Stereophonics taldearen Indian Summer abestia. Beti ondo datorkidan abesti bat da, taldearen abesti guztiak bezala. Kelly Jonesen ahotsak leku oso lasai batera narama.
Musika talde bat: Stereophonics. Leku seguru bat bezalakoa sentitzen dudalako.
Liburu bat: Ezin bat aukeratu. Antonio Galaren Anillos para una dama, Tolstoien Ana Karenina edo Luis Buñuelen Mi último suspiro autobiografia gailenduko nituzke. Orduko gizarte testuingurutik alde egiteko eta haratago dauden nahi eta desirak asebetetzeko grina, ausardia eta ekimena adierazten dutelako.
Antzezlan bat: Maritxu, nora zoaz lana, lehen aldiz San Fidel ikastolan antzeztu nuena izan zelako ilusio handienarekin, eta David Harrowerren Blackbird, modu profesionalean lehen antzeztu nuena izan zelako. Biren istorioa zen. Orokorrean nahiago, baita, antzezlan koralak baino. Antzerki klasikoa oso gustuko dut oso; La tumba de Antígona, batik bat.
Film/telesail bat: Friends, betirako. Edo Downton Abbey. Tehran eta La Unidad Kabul.
Kultur espazio bat: Gernika-Lumoko Astra. Gernikako guztion hasiera berri bat izan zen, kultura eta arteak inoiz baino gehiago batu gintuen.
Aktore bat: Marián Álvarez; berarekin La Unidaden lan egiteaz gain, izugarri maite dudalako. Indar eta xumetasuna modu delikatu eta erraz batean biltzen dituelako.
Zine/Telebista zuzendari bat: Dani de la Torre, bere sentsibilitate eta erabakigarritasunagatik. Istorioak modu errealista eta zorrotzenean kontatzeko gaitasun paregabea duelako, modu erraz eta hunkigarrienean.