Europako Banku Agintaritzaren txosten berriak berretsi du Kutxabankek kaudimenean lidergo postuetan jarraitzen duela, sistema osoko indize onenetariko batekin, bere Core Tier1 2022ko ekainaren amaieran % 16,95era iritsi baitzen ‘phased in’ bertsioan.
'CET1 fully loaded' ratioaren kasuan (kapitalaren kalkulua behin-behineko kalkulu-arauak kontuan hartu gabe), % 16,6ra iristen da, eta, horrekin, lehendik zuen aldea handitu du gainerako banka-alorrarekiko. Indize honek Kutxabank Espainiako bankuen buruan kokatzen du eta Europako batez bestekoaren gainetik.
Europako Banku Agintaritzaren txostenak ere agerian uzten du Kutxabankek lidergo posizio argia duela ’phased in’ palanka-ratioan, arriskuen ponderazioa kontuan hartzen ez duena. Bere indizea berriro ere onena da, % 7,5 2022ko ekainean.
Gardentasun-txostenak aurrerapen nabarmenak erakusten ditu finantza Taldearen gainerako adierazleetan. Berankortasun-ratioa % 1,4ra jaitsi da, alorreko baxuena, eta aktiboen kalitateari dagokionez lidergoa egonkortzen du. Bere negozio-ereduaren sendotasuna errentagarritasunaren, merkatu-arriskuaren, kreditu- eta arrisku-subiranoko esposizioen, zalantzazko saldoen eta birfinantzatutako esposizioen hobekuntzan ere ikusten da.
Covid-neurriek eragindako zorroei dagokienez, Kutxabankek finantza-sektoreak baino berankortasun-tasa baxuenetakoa zuen ekainean, % 4,1ekoa berankortasun-zorroan eta % 0,9koa bermatutako finantzaketan, bi kasuetan alorraren batez bestekoen oso azpitik.
Gardentasun ariketaren emaitzak nazioarteko kalifikazio-agentzia nagusiek urtean zehar argitaratutako txostenei gehitu zaizkie. Hauek oso balorazio positiboak egin dituzte berankortasunaren ratio baxuari, kaudimen nabarmenari eta finantza Taldearen errentagarritasunaren bilakaera positiboari buruz. Hori dela eta, Kutxabankek Espainiako bankuen arteko kalifikazio onenekin amaituko du urtea. Izan ere, nazioarteko hiru agentzietatik bik finantza Taldearen hobekuntzarako ahalmena Espainiaren kalifikazioaren bilakaeraren ondorioz mugatu dute, A- Fitch-en kasuan, eta Baa1 Espainiaren kasuan.