Aurten, Gutun Zuria Bilbao, Nazioarteko Letren Jaialdia eta Prototipoak Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala eta baita Komisariotzaren Nazioarteko Sinposio bat ere hartuko ditu Azkuna Zentroak. Horrela jakinarazi dute astearte honetan Bilboko Alkate Juan Mari Aburtok eta Azkuna Zentroko zuzendari Fernando Pérezek Azkuna Zentroa Bilboko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroaren 2023rako programazioa aurkezterakoan.

Gonzalo Olabarria, Bilboko Udaleko Kultura eta Goberantza zinegotzia, Rakel Esparza Programazio arduraduna eta Bárbara Epalza Zentroko Marketing eta Kanpo Harremanen arduraduna bertan izan dira ere dute.

2022an, 2 milioi pertsonak baino gehiagok gozatu zuten Azkuna Zentroaren zerbitzuez, eta parte-hartzearen errekorra hautsi zen.

“Ahots bat Erausorentzat. Trans Garai Baterako Epilogoa” erakusketa Zentroaren historiako ikusiena izan zen, 27.000 bisitarekin eta, udan, 40.000 pertsona baino gehiago bildu ziren erakusketa-proposamenetara.

Gainera, Azkuna Zentroak publiko berria erakartzea lortu du hainbat formaturen bidez, hala nola online programazioa (23.000 lagunek baino gehiagok gozatu dute) eta AZ Irratiko podcastak. Azkuna Zentroaren irratia, 15.766 entzuketa baino gehiago biltzen dituena.

2022an, Azkuna Zentroa 3 ekoizpen propioak izan ditu: “Ahots bat Erausorentzat. Trans Garai Baterako Epilogoa” Cabello/ Carcellerena, Estatuko urteko onenetakoa aukeratuta; “Memoria de forma” Antonio Fernández Alvirarena eta “Somewhere from here to heaven”; eta 2 koprodukzio, “Arkitektura Goiztiarrak” Isidoro Valcárcel Medinarena (Gaztela eta Leongo Arte Garaikideko Museoa - MUSAC) eta “Zientzia Frikzioa. Bizitza Espezie Lagunen Artean” (Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroa - CCCB).

Joan den urtea proiektu berrien urtea izan zen Azkuna Zentroan, Arte eta Kultura Garaikideko Praktika eta Teoriako Master Propioaren hasierarekin, UPV/EHUrekin lankidetzan; ArtxiboAZ, Azkuna Zentroko Artxibo Digitala - Alhóndiga Bilbao, argitalpen berriak, edo Inbox Mediateka, herritarrentzako Mediateka eskuragarriago egiteko zerbitzu berria, abian jarrita, eta Jarduera Fisikoko Zentroaren Osasun Programa.