'Balioak gara' argazki erakusteta herritarrengan eragin oso positiboa izan du, horregatik, Bilboko Udalak esposizioa denboran luzatzea erabaki du. Erakusketa, hasiera batean, abenduan amaitzekoa zen, baina jarraipena izango du ekainerarte, eta Udal Barrutiko kale eta plazetara ere eroango dute.

Udalak adierazi du iragan azaroaren 2tik abenduaren 28ra bitartean, kanpoaldeko hainbat leku publikotan izan dela, uriko 8 barrutietan, eta erabaki du erakusketa luzatzea, "bilbotarrak sentsibilizatzen jarraitzeko eta Bilboko Balioen Gutuna sustatzen jarraitzeko".

Udalak, hala, udaltegiak hautatu ditu erakusketari jarraipena emateko, "espazio ireki, irisgarri eta herritarrengandik hurbil daudenak direlako".

  1. Errekaldeko udaltegia, urtarrilaren 11tik urtarrilaren 26ra
  2. Santutxuko udaltegia, urtarrilaren 27tik otsailaren 13ra
  3. Begoñako udaltegia, otsailaren 14tik otsailaren 28ra
  4. San Frantzisko udaltegia, martxoaren 1etik martxoaren 15era
  5. Castañosko udaltegia, martxoaren 1etik martxoaren 31ra
  6. San Inazioko udaltegia, apirilaren 1etik maiatzaren 14ra
  7. Abandoko udaltegia, maiatzaren 15etik maiatzaren 30era
  8. Otxarkoagako udaltegia, ekainaren 1etik ekainaren 15era

Erakusketa 17 irudik osatzen dute, eta, lehen aldiz, Bilboko Balioen Agiria irudia irudikatuko dute. Argazki bakoitzak balio bat irudikatzen du, eta guztietan protagonistak Uriko pertsona anonimoak dira. Berebiziko garrantzia du horrek, gogorarazten digulako Balioen Agiria partekatutako dokumentu bat dela, herritarren parte-hartzetik eta adostasunetik sortua

BILBAO BALIEN HIRIA

Ekintza hau Bilboko Balioak garatzeko planaren barruan dago, Bilbao Balioen Hiria zeharkako proiektuan. BBH parte-hartze bidezko ekimen bat da, Bilboko Udalak sustatua, baina, hasiera-hasieratik, herritarren elkarlanarekin eraikia eta garatua.

Bilbao Balioen Hiria proiektuaren helburua da uria ezaguna eta aitortua izatea ez bakarrik birgaikuntza, berreskuratze eta eraldaketa ekonomikoagatik, baita beraren balioengatik ere. Helburua da gune bat sortzea, erakundeen, era guztietako entitateen, enpresen, hedabideen, talde politikoen eta herritarren artean analisia egiteko, hitz egiteko, hausnartzeko eta lankidetzarako.