Síguenos en redes sociales:

Barakaldo industria-turismora sartzeko ate modura aurkeztu da FITURen

Barakaldo izkaiko industria-turismoaren sarrera-ate gisa kokatzeko duen potentziala erakusten ari da FITURen Bizkaiko Foru Aldundiak instalatu duen espazioari esker. Bertan Barakaldoko industria-, kultura- eta natura-ondareari lotutako turismo-jardueren eskaintza aurkezten da. Amaia del Campo alkateak eta Gorka Zubiaurre Alkatetza, Gobernu Irekia, Turismoa eta Berrikuntza arloko zinegotziak Barakaldoko standean aurkeztu dituzte industria-ibilbideak, mineral-kargategiak, Munoa finka, Lutxanako La Orkonerako Industria Bilduma, besteak beste.

"Eskerrak eman nahi dizkiot Foru Aldundiari espazio hau utzi izana, guretzat benetan garrantzitsua baita, Barakaldo Bizkaiko industria-turismoaren sarrerako ate gisa kokatzeko Udalak duela hilabete batzuetatik egiten duen lanari ez ezik, gure ondareari ere balioa ematen diolako", esker onez, alkateak. "Izan ere, Barakaldo fabrika-hiri esaten zaio. Industriak egun batean lan egonkorraren erreferente gisa kokatu gintuen mapan, eta orain, Barakaldo berriro nabarmentzeko beste aukera bat eskaintzen dio industriak, benetan harro sentitzen garen iraganari balioa emanez", adierazi du.

SUSTAPEN-BIDEO BERRIAK

Barakaldo bigarren eraldaketa sozial eta hiritar handian murgilduta dago. Itsasadarrak protagonismo handia du eraldaketa horretan. "Gure itsasadarrak funtsezko zeregina izan zuen industria-garaian eta Barakaldon, azkenean, itsasadarrerantz begiratzen hasita dago, eta, are gehiago, laster ukitu ahal izango dtiu haren urak, Bilbao Ría 2000rekin batera garatzen ari den itsasadarraren parke berrian sortuko den hondartza hiritarrari esker. Eta itsasadarra da, hain zuzen ere, gure industria-ondarearen ikono garrantzitsuenen artean ardatz nagusia:  kargategiak, Bilboko Portuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera lantzen ari garenak; Munoa finka, herritarrentzat aisialdi-parke eta paradisu berde gisa berreskuratua; Industria Erakusketa Orkonera de Lutxanako pabilioietan, e.a. errepasatu du Zubiaurrek. 

Barakaldoko Udalak bi sustapen-bideo berri sortu ditu, hiriaren eraldaketa eta industria-ondarea erakusteko. "Hiriak etorkizuneko proiektu garrantzitsuak ditu Barakaldo industria-turismoan interesa dutenentzako sarrera-ate gisa kokatzeko eta geure burua munduari erakusteko, bai Fitur azokatik, bai Barakaldotik. Gaur, gure hiria sustatzeko material gisa argitaratu ditugun bi bideo berri aurkeztu nahi ditug", azaldu du Zubiaurrek. "Herritarrei jakinarazi nahi diegu zein interesgarriak garen, zer bitxi dauzkatun eta zer ondare ezkutatzen den gure 23 km karratu baino gehixeagoetan; izan ere, horren % 60 baino gehiago lurralde naturala da. Horregatik, Barakaldo berri hori ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu bisitbarakal.com webgunean dauden bi bideoen bidez, bai eta udaleko sare sozialen bidez ere.