Galdakaok herritarren arteko elkarbizitza sustatzeko immigrazio eta bizikidetza plan berria du
Nerea Orozko zinegotziak eta Lia Gonzalez Ikuspegiko kideak "Galdakaoko Immigrazio eta Kultura arteko I. Bizikidetza Plana (2023-2026)“ aurkeztu dute eta honen nondik norakoak azaldu dituzte. Orozkok esan du 2020an hasi zirela herrian migratzaileen inguruko diagnosia egiten, errealitatea ezagutzeko, eta horren ondorio dela gaur aurkeztu den plana, iaz aurkeztutako jatorri ezberdinetatik etorritako galdakoztarren azterketari jarraituz.
Horren arabera, Galdakaon bizi direnen % 6 dira beste herrialde bateko jatorria dutenak. Ondorio hauek atera zituen duela ia urtebete aurkeztutako azterketak: bertoko eta atzerrikoen artean ez dago liskarrik; bakean bizi dira, baina bakoitza bere munduan, inolako elkarbizitza barik. Horregatik hasi zen Udala plana lantzen, hiru helbururekin: elkar ezagutza bermatzea; elkarbizitza sustatzea eta tratu berdintasunean, guztiok eskubide eta betebehar berdinak edukitzea. Bestela esanda, udalerriko bizikidetza bermatzea, arreta jarriz bizilagun guztien tratu berdintasunean, kultura aniztasuna kudeatzeko konpromisoan eta galdakoztar komunitatean diskriminazio portaerarik ez izatean.
Helburu hori bete dadin, immigrazio eta bizikidetza planak 21 ekintza zehatz batu ditu bost taldetan banatuta: Estrategikoak (10 ekintza); udalaren konpromisoa kulturartekotasunarekin (3 ekintza); etxebizitza (3 ekintza); hizkuntza trebakuntza eta enplegua (2 ekintza) eta aisia, sentsibilizazioa eta interakzio positiboa (3 ekintza).
Plana bera Ikuspegik, Immigrazioaren Euskal Behatokiak, egin du Galdakaoko Udalarekin eta udal teknikariekin, migrazioen eta gizarte ekintzaren esparruan lan egiten duten elkarteekin eta atzerritar jatorriko auzokideekin batera, kontuan hartuta beste udalerri batzuetan egindako aurretiazko plan batzuk.
Temas
Más en Bizkaia
-
La cooperativa Lorra y Laboral Kutxa entregaron en la gala que celebraron en el Carlton de Bilbao sus galardones a explotaciones y proyectos del sector primario de Bizkaia.
-
Bermeok atunarekin ospatuko ditu Gabonak
-
La formación musical crece en Gernika-Lumo a contracorriente
-
Durango renovará la zona infantil y deportiva del parque San Ignacio