Síguenos en redes sociales:

Aldundiak 2022an baino 500.000 euro gehiago bideratuko ditu aurten udalerri txikietako azpiegiturak finantziatzeko

Lurraldean biztanle gutxien duten udalerrietan udal-azpiegituretak finantzatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak hiru milioi euro bidetatuko ditu aurten, 2022an baino 500.000 euro gehiago. Laguntza hauek 7.500 biztanle edo gutxiagoko udalek jaso ditzakete eta gaurtik aurrera eskaerak aurkezteko epea zabalik dago otsailaren 17raino.

Laguntzen helburua udalerriek eraikinak eraberritzea, espazioak oinezkoentzako esparru bihurtza eta zolatzeko, bide publikoak eta hiri-aparkalekuak egitea, ekipamendu publikoak eta horniduretarako azpiegiturak estaltza edo irisgarritasuna hobetzea da.

Diruaren banaketa bi zatitan egingo da: bi milioi euro 1.200 biztanle edo gutxiagoko udalerrietan obrak finantzatzeko, eta beste milioi bat euro 7.500 biztanle arteko gainerako udalerrientzat. Diruz lagundu daitekeen gehienezko aurrekontua 60.000 eurokoa izango da lehen zatiko udalerrientzat, eta 100.000 eurokoa gainerakoentzat.

Nolanahi ere bakarrik lagunduko dira diruz udalaren etorkizuneko egoera ekonomiko-finantzarioa arriskuan jartzen ez duten jarduketa iraunkorrak. Horregatik laguntzak eskatzen dituzten udalek diruz lagundutako azpiegiturak hurrengo hiru urteetan sor ditzakeen gastu berrien finantzaketa-iturrien justifikazioa aurkeztu beharko dute.

Laguntza eskatzeko epea zabalik dago eta otsailaren 17an amaituko da.

Diruz lagundutako jarduketak erabat gauzatu beharko dira 2024ko maiatzaren 31n amaitzen den epean.

Laguntza hauek udalerri txikienei lehentasuna emanez toki-erakundeei laguntzea helburu duen partida baten barruan sartzen dira. Bizkaian 7.500 biztanle baino gutxiagoko 86 udalerri daude.