Bach-en Fugak zer diren azaldu zuen musikari batek. Niri, piano ikaslea nintzenean, gehiegizkoak egin zitzaizkidan haiek. Eta inbidiaz josita atera nintzen kontzertutik, taula gainean jardun zuten 14 musikarietako bakoitzak taldeari egiten zion ekarpenaz galdetuz. Helburu bera izanik, musika eder eta perfektu hura sortuz (zeren eta bai, musikak perfekzioa urratzen baitu). Musika entzuten duen gizartea, entzuteko prest dagoen herria dela esango nuke; zorrotzagoa, plazerra eta perfekzioa dastatzen dituelako; jakinagoa, lengoaia bat baino gehiago ezagutzen dituelako; eta guztientzako bera den partitura bat irakurtzeko ahalegina egiten duelako, helburu amankomun baten alde. Negar egin nuen hau guztia sentituta, txiki, nire baitan.