India Martínezek 2021eko martxora atzeratu du Bilboko kontzertua
BILBO. Apirilaren 18an, India Martínez Kordobako abeslariak kontzertua eskaini beharko zuen Bilboko Euskalduna Jauregian. Hala, Txinan hasi eta orain Europa osoa isolatzen ari den koronabirusak eragindako egoera sozial berezi hau dela eta, bertan behera geratu behar izan dira ikuskizun guztiak, kontzertu hau barne. Horrela egin behar izan dute, Osasun Ministerioak leku itxietan egin beharreko talde jarduera guztiak suspenditzeko aholkuari jarraituz, osasun alerta dela eta. Aldiz, kontzertua 2021eko martxoaren 3an ospatu egingo dela azaleratu du kontzertuaren sustatzaileak.
Euskaldunakoaz gain, artistak Kursaalen (Donostia) programatuta zeukan kontzertua ere 2021era atzeratu du.
Sustatzaileak adierazi duenez, lehentasuna ikus-entzuleen, artistaren eta kontzertuaren antolakuntzan parte hartzen duten guztien osasuna eta segurtasuna babestea da, eta baita osasun arloko agintarien gomendioak jarraitzea ere, epidemia ahalik eta lasterren gainditzeko.
Eskuratutako sarrerek egun berrirako balioko dute. Dena den, erosleren batek bere sarreren dirua berreskuratzea gura badu, gaurtik aurrera egin ahal izango du, eskuratzeko erabilitako kanal bera erabiliz. (Oharra: Euskalduna Jauregiko txarteldegiak itxita daude bestelakorik adierazi arte. Online erosketa egin den kasuetan dirua itzultzeko eskaria info@euskalduna.eus helbidearen bitartez egin daiteke, erosketaren lokalizatzailea eta erositako sarreren kopia erantsiz).
Bilboko Euskalduna Jauregiko zuzendaritzak barkamena eskatu nahi du aldaketa honek eragin ditzakeen eragozpenengatik kontzertura joateko sarrerak erosi zituztenen artean.
Temas
Más en Música
-
El Gobierno español "analiza la situación" del concierto de Kanye West en Madrid tras los vetos europeos
-
Los Beatles tendrán su primer museo en Londres a partir de 2027
-
Dua Lipa demanda a Samsung 15 millones de dólares por usar su imagen sin permiso
-
Un experto vocal sentencia el regreso de Amaia Montero a los escenarios: "No sé cómo no le da vergüenza"