- Hainbat dira kanpotarrentzako Bizkaia erakargarri egiten duten baliabideak, baina haietan nabarmenetako bat bertoko herrietan aurki daitezkeen paisana anitzak dira. Kostalde zein barnealdeko txokoetan argazki paregabeak topatzeko aukera dago urte osoan zehar eta, lurralde historikoak daukan ezaugarri hau baliatuta, Mungiako Udalak herritarren esku uzten du udal-egutegia irudikatzea Mungiharro lehiaketaren bidez. Aurtengo edizioan, partaidetza marka guztiak hautsi ditu biztanleriak, izan ere, 63 pertsonak 340 argazki aurkeztu dituzte azken hilabeteetan. Oraingoan, urtaroek herriko paisaietan sortzen dituen aldaketak islatu nahi izan ditu antolakuntzak, izan ere, aurtengo gaia lau urtaroak izan dira. Horrenbestez, urte osoan zehar, argazkizale mungiarrak euren kamera hartu eta herriko txoko desberdien edertasuna hilezkortzen aritu dira, elurra, eguzkia, lorak zein udazkeneko koloreek jantzita irudiak.

Lehiaketaren antolakuntzak jasotako argazki guztien artean, Udalak aukeratutako epaimahai profesionalak 48 finalista aukeratu ditu, egutegian izango diren orrialde bakoitzeko lau, eta, azken astean, gainontzeko herritarrak Euskal Pizkundearen etorbidean edota Legarda kiroldegiko kanpoaldean ikusi eta modu presentzialean bozkatzeko aukera izan dute. Bestalde, modu telematikoan bozkatzeko aukera ere izan dute interesatuek Udalaren web-gunetik eta gaurko gaueko 00.00ak aukeratu ahal izango dituzte euren argazki gustokoenak. Herritarren partehartzea sustatzeko asmotan, txapelketako antolakuntzak bi pertsonarentzako afari bat zozketatuko du herriko jatetxe edo taberna batean, noski, hauek berriro irekitzen dituztenerako. Gainera, boto gehien jasotzen dituen argazkiaren egileak 300 euroko erosketa-bono bat jasoko du Mungiako ostalaritza, merkataritza eta zerbitzu establezimenduetan erabiltzeko, horrenbestez, tokiko ekonomiarentzako bultzada bat ere suposatuko du Mungiharro lehiaketak.

Antolakuntzaren nondik norakoak alde batera utzita eta aspektu artistikoak zentratuta, asko izan dira etxeko txikienei protagonismoa ematea erabaki duten partaideak. Kontuan izanda urte hasieran egon ziren hotzaldiak, herriko familia ugari seme-alabekin elurretan jolastera joan ziren eta, honelako momentuek, oso argazki politak ahalbidetzen dituzte. Naturak ere pisu handia izan du epaimahaiak jasotako irudien artean. Mungiako paisana oso menditsua dela kontuan izanda, argazkilari askok bertoko landak hilezkortzea erabaki dute, kasu askotan zaldiak edo behiak bezalako etxeko abereak izanda irudiko modeloak. Herriko eraikinek ere protagonismo handia izan dute aurtengo Mungiharro txapelketan. Ohikoa den bezala, erdigunean kokatuta dagoen San Pedro elizak eskeintzen dituen ikuspuntu desberdinen presentzia nabarmena izan da, eguneko une desberdinetan, eguzkiaren posizioaren arabera, oso irudi koloretsuak eskuratzeko aukera izaten da, esate baterako egunsenti edo ilunabarrean. Azken hilabeteetan, kolore gorri eta laranjek herriko kaleak jantzi dituzte udazkenaren helduera del aeta, horregatik, kasu askotan hosto eroriak izan dira argazki partehartzaileak jantzi dituzten soinekoak.

Horrenbestez, Mungiako 2021 urteko udal-egutegiaren irudikatze prozesuan parte hartu nahi duten herritarrek, 16 urtetik gorakoek, badaukate aukera bikaina azkeneno egun honetan euren irudi gogokoenak bozkatzeko eta gainera aurretik aipatutako zozketan parte hartzeko.

partehartzea sustatzen

Mungiharro argazki lehiaketako epaile lanak egiteko aukera eskaintzeaz gain, Mungiako Udalak barikuan ireki zuen 2021 urterako aurrekontu partehartzaileetarako proposamenak jasotzeko epea. Azaroaren 29a arte, biztanleriak euren herria hobetzeko egin daitezkeen ekintza desberdinak gomendatu ahal izango dituzte udal-korporazioak kontuan hartzeko datorren urteko kontuak diseinatzeko orduan. Honetarako, hainbat dira Udalak ahalbidetu dituen postontzi fisikoak; Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko bulegoan, Mungialdeko Behargintzan, Legarda kiroldegian, Ametzabide, Bermeo, Elordigane eta Plentzia kaetako autobus geltokietan, Basozabaletako parkinean, Euskal Pizkunderen etorbidean eta abar. Gainera, partehartze prozesuko parte izan nahi duten mungiarrek modu telematikoan helarazi ahal izango dituzte euren proposamenak Udalaren web-gunearen bitartez. Horrenbestez, biztanleriak oso aukera polita dauka hilabete honetan Mungiako gobernuan parte hartzeko.