Jakina da Etxebarriak eskola berria izango duela etorkizun hurbilean, handiagoa, irisgarriagoa eta erosoagoa. Zehazki, 2026/2027 ikasturtean zabaltzeko proposamena luzatu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailak. Eta erakunde publikoak maneiatzen duen aurreproiektuaren gaineko batzarra izan dute jada udal ordezkariek –Jesus Iriondo alkatea buru zela–, ikastetxeko ikasleen guraso elkarteak eta hezkuntza zentroko arduradunek. Biltzarraren ostean egindako balorazioa “oso ona” izan da Iriondoren aburuz –bertan izan ziren Hezkuntzako arduradunez gain, proiektua idaztez arduratuko dien arkitektoak ere–, “eraikinak nahi ditugun parametroak betetzen dituelako”. Hala ere, etorkizunean ere proiektua lantzen jarraituko dutela jakinarazi dute. “Oraindik badira pausoak emateke, denok batera egin beharko ditugunak eta egingo ditugunak”, nabarmendu zuen Iriondo alkateak.

Frontoste gunean kokatutakoa, gaur eguneko eskolaren espazio gabeziak estalduko ditu eraikin berriak. Izango duen gunea gaur eguneko Manuela Zubizarreta eskolak duena baino askoz handiagoa da: 11.000 metro koadroko lursailan kokatutakoa, guztira 4.500 metro karratu izango ditu hezkuntza zentro berriak. Guneari dagokienez, “eskola berria modularra” izango dela jakinarazi zuen Iriondok, “espazioak mugitzeko edo elkarbanatzeko aukera emango dutelarik”. “Pozik irten gara izan genuen batzarretik”, adierazi zuen Etxebarriako alkateak. Hala ere, etorkizunean proiektuaren alde lan egiteko aukera izango dela. “Datozen ateotan izango da aportazioak egitekoa aukera”, eta ostean hasiko dira proiektuaren idazketa lanak. “Datorren urteko erdi parterako nahiko zenituzke lanak hastea”, azaldu du.

Etxebarriako Udalak urteak daramatza eskolaren aldeko lanean, beharrezkoak izan diren izapide urbanistikoak konpontzen. Lehendabizi ondoko ibaiaren uholde-arriskua hobetzen. Ostean arau subsidiarioak aldatu beharra izan zen. Geroxeago, eremuari zerbitzua emateko –argiandarra, ura, etabar– diru kopurua ziurtatu beharra izan zen. Etxebarriako Udalak egingo duen inbertsioa handia izango da –800.000 euros ingurukoa–, baina izan badute dirua aurreztuta. “Nahi duguna da 2026 urtean ikastetxe berria izatea. Eta horretan tinko arituko gara lanean”, azpimarratu du Etxebarriako alkateak.