Síguenos en redes sociales:

Orconerak industria-ondareari lotutako elementuen arloan erreferente izan nahi du

Kulturako sailburuorde Andoni Iturbe eta Barakaldoko alkate Amaia del Campok Lutxana-Barakaldon dagoen Orconerako instalazio ohiak bisitatu dituzte gaur, Kultur Ondoreko zuendari Mikel Aizpuruk lagunduta. Gaur egun, Euskadiko Industria Ondare Higigarriaren Orconera-Lutxana bilduma dago han bi pabilioitan banatuta, eta kultur erakunde iraunkor eta irekia izan nahi du, komunitatearen interes orokorrera bideratua, Eusko Jaurlaritzaren ardurapean. Euskadiko industriaren bilakaera erakustea du helburu, aldaketa teknologikoei eta lantegiei esker burutu den garapen ekonomikoa.

Gaur egun, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bi pabiloi dauzka egokituta Orconeran: hegoaldeko pabiloian biltegi bisitagarria dago, eta iparraldeko pabiloia bilduma, ostera, gordailu gisa erabiltzen da. Pabilioi biak Iron Ore Campany LTD enpresaren eraikinak izan ziren bere garaian, Eta trenbideak mantentzeko lanakk egiten zituen. Hemendik aurrera, pabilioi berri bat eraikitzea da asmoa, bi espazioen arteko lotura eginez.

Andoni Iturbe eta Amaia del Campok 32 metro zabaleko lurzatia bisitatu dute, eta hor, elkarri lotuta egingo diren beste bi pabilioi eraikiko dira bertan. Barrualdea espazio irekiek osatuko dute, eta industria-ondarearen piezak erakusteko aukera desberdinak emango dituzte.  Bi solairutan banatuta, erakusketarako, administraziorako, bisitarietarako eta biltegirako espazioak izango ditu.

Astelehen honetan onartu du Barakaldoko Udalak pabiloi nagusiaren obra-lizentzia. Gainera, obrak egiteko kontratua adjudikatu du Eusko Jaurlaritzak aste honetan, 3.143.000 euroko zenbatekoaz. Obrak martxoan hasi eta 2024ko lehen seihilekoan bukatzea aurreikusten da.