Bilboko Udalak 'Euskara Nonahi' kanpaina aurkeztu du
Udalak euskara ez dakitenak, ikasten jarraitu nahi dutenak edo hobetu nahi dutenak matrikulatzera animatu ditu
Ostegun honetan goizean, irailaren 11n, Bilboko Udalak hastear dagoen ikasturtean uriko euskaltegietan matrikulatzea bultzatzeko helburua duen 'Euskara Nonahi-Euskera en cualquier parte' kanpaina aurkeztu du.
Bilboko Udalak gero eta euskaldunagoa den hiri batean aurrera egiteko duen helburuarekin jarraituz, kanpaina dagoeneko ikusgai dago hiri osoan zehar banatuta dauden euskarrietan, herritarren eguneroko edozein espazio eta egoeratan hizkuntzaren erabilera defendatzen duen goiburu baten pean.
'Euskara Nonahi-Euskera en cualquier parte' leloarekin, Udalak euskaraz ez dakitenak, ikasten jarraitu nahi dutenak edo hobetu nahi dutenak animatu nahi ditu matrikula daitezen. Kanpaina hainbat une eta formatutan egongo da irailean hiri osoan, markesinetan, Bilbobusen autobusetan, Bilboko Udalaren sare sozialetan eta komunikabideetan, bai eta barrutietako udaltegietan, kiroldegietan eta hiriko ikastetxeetan ere.
Kanpainak zentro, ordutegi eta mailen eskaintza zabala nabarmentzen du, baita Udalak urtero ematen dituen ikaskuntzarako laguntza ekonomiko garrantzitsuak ere. 2025ean, 2004an bezala, Udalak herritar guztiei zuzendu dizkie dirulaguntza horiek, Bilboko biztanleria guztia euskalduntzeko urratsa egiteko. Baldintza hauek betetzen dituztenek eskatu ahalko dute laguntza: erroldatuta egotea, gutxienez azpimaila bat gainditzea, % 60ko asistentzia izatea eta erakunde publikoekin zorrik ez izatea. Diru-poltsa agortu arte emango dira dirulaguntzak. Iaz egindako berritasunari esker, 2024an nabarmen handitu zen emandako dirulaguntzen kopurua 2023. urtearekin alderatuta, 288tik 845era.
Bilbok 17 euskaltegiko sarea dauka. Ohiko eskola eta ikastaroez gain, kolektibo eta enpresentzako barnetegiak eta berariazko ikastaroak eskaintzen ditu.
Temas
Más en Bilbao
-
Viviendas Municipales sumará 63 pisos nuevos en Bolueta para alquiler público
-
Bilbao reflexionará sobre los eventos en función de su "aportación" a la ciudad
-
Bilbao destinará 354.380 euros al desarrollo de la videovigilancia de la ciudad
-
Mar Carmona, neuróloga: "Las terapias del Parkinson que aplicamos en Basurto han cambiado la vida de nuestros pacientes”