Herri txiki bat gara, eta izaten jarraitu nahi dugun borondatearen eta nortasunaren defentsa aktibo historikoan, adimena, maltzurkeria, jakinduria, ituna eta negoziazioa behar izan ditugu. Europako herrien multzoan nortasun propioa duen Herria gara, ondare historiko, sozial eta kultural berezi baten gordailua, geografikoki, gaur egun, bi estatutan kokatutako hiru esparru juridiko-politiko ezberdinetan artikulatutako zazpi lurraldetan oinarritzen dena