Sare sozialek eta bertan egiten diren erronkak gero eta eragin handiagoa dute gazteengan, eta horrek kezka sortzen du guraso askotan. Azken asteotan adibidez, sare sozialetan zabaldutako erronka baten ondorioz, hainbat igerileku itxi behar izan dira. Guztiz desegokia eta zikina den erronka hau, igerileku barruan kaka egitean datza. Lotsagarria! Horrelako jarrerak ez dira inola ere onargarriak, eta herritarren osasuna arriskuan jartzen dute. Gogoan dudan azken erronketako batek ere gazte bat bidali zuen ospitalera. ‘Etxean duzun medikamenturik sendoena hartzea’ zen erronka. Ez dakit nola, baina gauza hauekin bukatu beharko genuke.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
