Síguenos en redes sociales:

Zornotzak euskara sustatzen jarraitzen du

Udalak euskara ikasteko dirulaguntza lerroa zabaldu du 16 urtetik gorako pertsonentzat

Tokiko administrazioak euskara sustatzeko duen konpromisoari jarraituz euskara ikasteko dirulaguntza lerroa zabaldu berri duela iragarri du. Deialdia hamasei urtetik gorako pertsonei zuzendua dago eta helburua da aurreko ikasturtean, hau da, 2022-2023 ikasturtean, barnetegi, euskaltegi publiko edo pribatu homologatuetan euskalduntze edo alfabetatze-ikastaroetan parte hartu duten pertsonei laguntza ekonomikoa ematea. Izan ere, joan den hilean Ainhoa Salterain alkateak aldarrikatu zuen moduan “euskara gure nortasunaren eta kulturaren funtsezko zatia da. Gure sustraiekin lotzen gaitu eta herri gisa batzen gaitu. Horregatik, erakunde gisa, gure betebeharra da erabilera babestu, sustatu eta transmititzea”.

Diru-laguntza hauek jasotzeko baldintzei dagokionez, beharrezkoa da Amorebieta-Etxanon erroldatuta egotea lehenengo baldintza da eta horrela, udalerrian erroldatuta dauden hamasei urtetik gorako pertsona guztiek jaso ahal izango dute dirulaguntza hau. Bestalde, funtsezkoa izango da ere euskalduntze edo alfabetatze-ikastaroak egin izana; zehazki eskatzaileek 2022-2023 ikasturtean zehar euskalduntze edo alfabetatze-ikastaroak beteta izan behar dituzte.

Salbuespen moduan, ezingo dira onuradun izan Hizkuntza Eskola Ofizialean edo IRALEren edo HAEEn programa espezifikoen bidez ikastaroak egin dituzten pertsonak. Era berean, ezingo dute dirulaguntza hori jaso beren enpresa edo erakundeetatik finantza-laguntza jasotzen ari diren pertsonek.

Baldintza guztiak betez gero, deialdi honek emango duen dirulaguntzaren gehieneko muga 300 eurokoa izango da, eskatzaile eta matrikula bakoitzeko.

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 6ra arte egongo da indarrean, eta interesdunek Amorebieta-Etxanoko Udalaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bidez egin beharko dute eskaria.