Bi helburu argi dituen Argi Baltza bertsolaritza txapelketa antolatu dute, hirugarrenez, Busturialdeko lau udalerritan –Gautegoz Arteagan, Mendatan, Ajangizes eta Muxikan–. Lehendabizi, “bertsolari gazteei plaza bat eskaintzea” dute jomuga nagusi modura antolatzaileek; eta bestetik, “herri txikietan saioak antolatzea, askotan erresa ez den kontua”. Bada, eta aurreko edizioetako arrakastari jarripena eman nahiean, saio bakoitzeko sei bertsolari arituko dira, “azken urteetan mantendutako dinamikari jarraituz, lehentasuna gure eskualdeko bertsolariei emanez, baina baita Euskal Herriko edozein txokotakoei”.

Lilibertso elkarteak hartu du Argi Baltza sariketaren antolakuntzaren ardura. Hiru izango dira salikapenarako saioak. Lehena, Gautegiz Arteagako Aretxederreta kultur etxean, igande honetan eta arratsaldeko 18:00etatik, Bertan arituko dira Aitor Etxebarriazarraga, Enare Muniategi, Aissa Intxausti, Irati Alcantarilla, Oihana Arana eta Ander Sarriugarte. Bigarrena, berriz, Mendatako Idatze etxean izango da, ordutegi berberean. Eta Koldo Muñiz, Koldo Gezuraga, iaz irabazlen suertatu zen Ane Zuazubiskar gipuzkoarra, Naroa Torralba, Iker Garitagoitia eta Maddi Sarasua arituko dira. Eta hirugarrena, azkenik, Ajangizen ospatuko da, Udal frontoian. Bertan izango dira Ibai Amillategi, Lurdes Ondaro, Josu Sanjurjo, Maialen Akizu, Kerman Diaz eta Maddi Agirre.

Muxikako saioa “berezia izango” dela azpimarratu dute Lilibertsokoek. Ez bakarrik finala izango delako, baizik eta “bertsozaletasun handia duen” udalerria delako, “Jon Lopategirena”. Ekainaren 25erako jarrimdute hitozrdua, Urretxindorra Herri Eskolan.