14.000 bisitari baino gehiago izan dituzte Ganeko igerilekuak
AMOREBIETA-ETXANO. Uztailaren 1ean Ganeko estali gabeko igerilekuak ireki zirenetik abuztuaren 6ra bitartean, udal igerilekuek 14.000 sarrera baino gehiago erregistratu dira.
Ganeko igerilekuak bi txandatan daude irekita, goizez eta arratsaldez. Astelehenetik ostiralera, goizeko txanda 10:00etatik 15:00etara izango da, eta arratsaldeko txanda 16: 00etatik 21:00etara. Larunbat, igande eta jaiegunetan instalazioak ordubete lehenago ixten dira, 20:00etan.
Halaber, unean-unean dagoen edukieraren arabera, bi edo hiru kale egongo dira igeri egiteko, Asteburuetan erabiltzaileek goizean goiz praktikatu dezakete igeriketa, astelehenetik ostiralera berriz, 10:00etatik 11:00etara eta 20:00etatik 21:00etara.
Aurreikusita dago igerilekuak irailaren 15era arte zabalik egotea, egoerak igerilekuak erabiltzen jarraitzeko aukera ematen badu osasun- eta segurtasun-berme osoz, bai langileentzat, baita erabiltzaileentzat ere.
OSASUN-ARLOKO ARRETA-NEURRIAK
Amorebieta-Etxanoko Udalak zornotzarrak zoriondu nahi ditu haien osasuna eta langileen osasuna bermatzeko helburuarekin igerilekuetan ezarritako segurtasun-arauak errespetatu dituztelako.
Amorebieta-Etxanoko Udalak hartutako arreta-neurrien artean honako hauek nabarmendu daitezke: instalazioak egunero garbitzea eta desinfektatzea eta edukiera mugatzea, osasun-gomendioek ezarritakoaren arabera. Horretarako, instalazioetara zein igerilekura sartzen diren pertsonak zenbatzeko sistema bat ezarri da. Une bakoitzean libre dagoen plaza kopurua kontsulta daiteke udalaren web-orrialdean, www.amorebieta-etxano.eus, 94 685 09 14 telefonoan edo igerilekuetan bertan.
Instalazioetarako sarbideari dagokionez, tornuak kendu dira lurrean adierazitako ikurrekin ordezkatuz eta sarrerako eta irteerako noranzkoak manpara baten bidez bereizi dira.
Gainera, erabiltzaileei maskara propioa eramateko eta igerilekuetako instalazioetan eskuragarri dagoen eskuetako gel desinfektatzailea erabiltzeko eskatzen zaie. Aldagela eta dutxen erabilerari dagokionez, pertsonen arteko segurtasun-distantzia gordetzea, edukiera mugatzea eta higiene- eta desinfekzio-baldintza egokiak mantendu beharra ere ezarri da.
Beste neurri batzuk taldeen arteko distantzia mantentzeko gomendioa eta objektu pertsonal guztiek segurtasun-perimetroa ez gainditzea dira, gainerako erabiltzaileekin kontakturik izan gabe.
Eguzkia hartzeko eremua ere berdegunera mugatu da, frontoia, tenis-pista eta aldageletako terrazak zigilatuz.
Temas
Más en Bizkaia
-
1,5 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu Bilboko Udalak Zurbaranbarrin bi igogailu eraikitzeko
-
Una aula móvil recorrerá Bizkaia para la prevención de incendios
-
José María Bañuelos, el último superviviente vasco de los gulags de Stalin
-
Una gran alfombra roja para celebrar el Día de la Danza en Bilbao