Síguenos en redes sociales:

Kontrataziorako Dirulaguntzen programan parte hartzeko deialdia ireki du Bilbok

Tokiko enpresek eskaerak online aurkeztu ahalko dituzte bihartik, azaroaren 19tik, 2025eko abenduaren 19ko 15:00ak arte

Kontrataziorako Dirulaguntzen programan parte hartzeko deialdia ireki du BilbokB. U.

Asteazken honetan, azaroaren 19an, ireki egingo da 2025eko ekitaldiko Kontrataziorako Dirulaguntzen programan parte hartzeko epea. Bilboko Udalak jartzen du martxan ekimen hau, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bidez.

2030eko Euskal Enplegu Estrategiaren  esparruan kokatutako ekimen hau Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak sustatu du, eta Lanbiden enplegu eskatzaile gisa izena emandako langabeen kontratazioa sustatzea du helburu.

Epea bihar, azaroaren 19an, zabalduko da, goizeko 10:00etan, eta 2025eko abenduaren 19ko 15:00ak arte egongo da zabalik esteka honetan.

Enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzea sustatzeko estrategia gisa, enpresa pribatuek aurten egindako kontratazioetara zuzendutako dirulaguntza 1.806.145 eurokoa izango da.

Dirulaguntzak eskatzen dituzten tokiko enpresen artean banatuko dira laguntzak, hain zuzen ere, publizitate, lehia eta objektibotasun printzipioak bermatzen dituzten oinarri arautzaileen arabera, eta kontuan hartuta aurkezteko hurrenkeraren arabera aztertuko direla eskaerak, deialdi honetara zuzendutako kreditua amaitzen den arte. Dirulaguntzen onuradunak izan ahalko dira pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, baldin eta lantokia eta jarduera ekonomikoa Bilboko udalerriaren lurralde-eremuan badituzte.

Dirulaguntza jasoko duten tokiko enpresek 8.000 euro jaso ahalko dituzte gehienez lansaio osoko kontratu mugagabe bakoitzeko. 55 urtetik gorako pertsonak35 urtetik beherakoakdiru-sarrerak bermatzeko errenta edo bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen duten pertsonak edota luzaroko langabeak kontratatuz gero, dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da lansaio osoko kontratu bakoitzeko.

Horrez gain, dirulaguntzen zenbatekoak beste % 10 handituko dira emakumeak kontratatzen direnean, emakumeen kontratazioak sustatzeko asmoz.

Kontratatutakoek honako baldintza hauek bete beharko dituzte: langabezian egotea, hau da, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean edo Langile Autonomoen Araubide Berezian altan emanda ez egotea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda eta altan egotea eta Bilbon erroldatuta egotea eta legezko bizilekua bertan izatea.