Síguenos en redes sociales:

Azkuna Zentroko programazioa Erriberako Merkaltura zabalduko da

Urtarrilaren 21ean, 12.00etan, Erriberako Merkatuan, Azkuna Zentroak, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Behatokiaren bigarren topaketa jarriko dute abiann Urbanbaten eskutik Hiri mahai gainean izenburupean.

Urbanbatek, hiri-berrikuntzako bulegoak, Azkuna Zentroko Kolektibo Egoiliar gisa, Behatokia proiektua garatzen du, izaera esperimental, ireki eta parte-hartzailea duen hiri-ikerketako laborategia da. Behatokia hiri-behatoki bat da. Situation Room ireki eta parte-hartzaile bat. Dimentsio anitzeko (ingurumenekoa, osasunekoa, ekonomikoa, soziala...) krisi honen testuingurua hirian nola agertzen den eta arteak eta kulturak hiri-bizigarritasuneko baldintzei zer-nola lagun diezaieketen ikus daiteke bertatik.

Behatokia agora formako azpiegitura eramangarri bat da. Tokiko eragileen eta eragile bisitarien arteko elkarrizketarako espazio bat da, gainera; horiek, bada, hiri-erronka garaikideetarako ikerketa- eta ekintza-proiektuak proposatzen ari dira arte- eta kultura-praktiketatik. Programa osatzeko, parte hartzeko dispositibo bat dago: gure inguru hurbileko krisi-egoera honi buruzko datuak biltzea eta ikustea proposatzen dio bisitariari.

AZKUNA ZENTROAREN BARRUAN ETA KANPOAN

Topaketa horiek Azkuna Zentroan ez ezik, hiriko beste gune batzuetara ere eramango dira, arteak eta kulturak hiri-eraldaketetan duten zereginari buruzko eztabaida-guneak irekitzeko.

Kutsadurari eta osasun krisiari buruz urrian egin zen lehen topaketaren ondoren, Zentroko Ate Irekien Jardunaldian, Behatokia hiriko beste toki batzuetan aktibatu zen, hala nola Erriberako Merkatuan edo Alde Zaharrean. Bertan, hurrengo Behatokia egingo da, gentrifikazioaren eta hirirako eskubidearen inguruan.