Bilbo Balioen Hiria Sarietarako ekimenak aurkezteko epea zabalik dago urtarrilaren 20ra arte
Bilboko Udalaren Bilbo Balioen Hiria Sarietarako ekimenak aurkezteko epea urtarrilaren 20ra arte egongo da irekita. Parte hartzeko interesa duten entitateek memoria tekniko bat aurkeztu behar dute, eta, gainera, ikus-entzunezko materialak ere aurkez ditzakete. Ekimenak mezu elektronikoaren bidez helaraz daitezke, eta lehiaketaren hiru kategorietako hauetakoren batean kokatu behar dira:
- Irabazi asmorik gabeko entitateak eta elkarteak (Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda egon behar dute).
- Bilboko ikastetxeak, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilerreko eta erdi-mailako graduko ikasleek parte hartu badute proiektuan.
- Enpresak, saltokiak, ostalaritzako establezimenduak, elkargo ofizialak eta antzeko entitateak. Bilbon egon behar dute kokatuta.
Ekimenak dagoeneko gauzatuak egon behar dira, edo gauzatzeko bidean oso aurreratuta. Nahitaezko dokumentuak errazago aurkezteko, eskabide eredu bat prestatu dugu, eta www.bilbao.eus webgunean dago eskura.
Proiektu guztiek genero-ikuspegiarekin zerikusia duten alderdiak jaso beharko dituzte, eta hizkera ez-sexista erabili. Bestalde lehiaketan parte hartzen dutenek Bilboko Balioen Agiriari atxikita egon behar dute.
Hiru sari banatuko dira, 3.300 eurokoa bakoitza, eta saritutako ekimenarekin zerikusia duten xedeetarako erabili beharko dira. Iaz bezala, parte hartzaileen hiru tipologietako edozeinetan garatutako proiektuen artean banatuko dira sariak, bereizketarik egin gabe parte hartzaileen tipologien artean.
Udalak lehiaketa honetan parte hartzera animatzen ditu Bilboko Balioen Agiria sustatzen laguntzen duten proiektuak gauzatu dituzten entitate guztiak. Sariketa honen helburua da, hain zuzen, Bilboko Balioen Agiriak jasotzen dituen 17 balioetakoren bat sustatzen duten entitateen lana saritzea eta aitortzea.
Temas
Más en Bilbao
-
'Gerizpelagunak' izeneko taldea sortu du Bilbok
-
Bilboko Udalak zenbait intsektuk eragindako eragozpenei aurre egiteko gomendioak zabaldu ditu
-
Arrancan las obras para el esperado parque de ocio de la Intermodal
-
El error garrafal del cartel de Aste Nagusia: "Siempre me equivoco en el orden de los colores de la ikurriña"