Síguenos en redes sociales:

Errege Magoen kabalgatak zirkulazioa moztuko du Bilbon

Hurrengo ostegunean, urtarrilak 5, umeen etxeetatik pasatu baino lehen, Errege Magoek Bilboko kaleetatik desfilatuko dira. Desfilea 18:00etan abiatuko da Kale Nagusiaren eta Maria Diaz Harokoaren kalearen arteko bidegurutzean, eta Moyua plazatikKale Nagusiaren behealdetik eta Plaza Biribiletik igaro eta gero, Buenos Aires kalera bideratuko da. Ibilbidearen amaiera Udaletxearen aurrean izango da. Honek, Mugikortasun eta Jasangarritasun, Segurtasun, eta Zerbitzuen eta Bizi Kalitatearen sailek operatibo berezi bat diseinatzea eragin du, izan ere, zirkulazio arazoak 17.30etatik aurrera izango dira.

Aldi bateko tráfiko etenak

  • Hurtado Amézaga kalea, Bertendona kalearen parean, eta hain zuzen bigarren horretara bideratuko da ibilgailu partikularren zirkulazioa. Garraio publikoa Ayala kalera bideratuko da, eta haren noranzkoa aldatu egingo da behin-behinean.
  • Erribera kalea, Mesedeetako zubiaren parean. Handik bideratuko dituzten ibilgailuak, eremu horretan Udaletxerantz abiatzen diren Bilbobuseko lineak izan ezik.
  • Udaletxearen inguruan ibilgailuen zirkulazioa etengo da Ernesto Erkoreka plazan eta Campo Volantín pasealekuan, Ernesto Erkoreka plazaren eta Tiboli kalearen artean.

Itsasadarraren bestaldetik datozen gidariek Kale Nagusira joan nahi badute, gomendatzen zaie ez joateko Deustu, Salbe eta Udaletxeko zubietatik zehar. Trafikoa geratu eta ibilgailuak pilatu ez daitezen, gomendatzen da Euskalduna zubitik zirkulatzea.

Bilbobus

Desfilea igarotzean, Bilbobusen linea gehienei eragingo zaie, eta ibilbidea aldatu beharko dute, edo abiaburua. Kabalgatak uzten duen heinean, apurka-apurka ohiko zerbitzuak ematen hasiko dira, ohiko ibilbide eta ordutegiekin.

Orgak pasatu ahala, zirkulaziorako zabaltzen joango dira kale horiek.

Infarmazio guztia geralekuetan kontsultatu ahal izango da, Bilbobusen sare sozialetan, www.bilbao.eus/bilbobus webgunean; eta 010 telefonoan.

Bizkaibusen eta tranbiaren zenbait lineak ere jasango dute ibilbide aldaketa Errege Kabalgatarengatik.