Síguenos en redes sociales:

800 sarrera Errege Magoak Bilboko Udaletxean ikusteko

Oso gutxi gelditzen da Errege Magoak Bilboko umeei haien gutunetan idatzitakoa zuhaitz azpian jartzeko, baina opariak jaso baino lehen, etxeko txikiek Errege Magoekin hitz egiteko aukera izango dute, izan ere, urtero lez, Udaletxeko Arabiar Aretoan egongo dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar. Hau, Errege Magoen Kabalgataren ostean izango da, aurten ere murrizketarik gabe Bilboko kaleetara  itzultzen dena datorren ostegun arratsaldean, urtarrilak 5.

Bihar, goizeko hamarretatik aurrera, 800 sarrera eskainiko dira Bilbao Kultura web-orrian Errege Magoek kabalgataren ostean Bilboko Udaletxean eskainiko duten harrerarako. Erreserba bakoitzeko gehienez ere 4 sarrera eskuratu ahalko dira adingabeentzat (haietako bakoitzarekin bi heldu joan ahalko dira, gehienez).

Olentzerok eta Mari Domingik Ekialdeko Erregeei txanda emango diete, beraz. Erregeek, desfilea egin ondoren, haurrei harrera egingo diete Udaletxeko Arabiar Aretoan. Horrela, umeek Meltxor, Gaspar eta Baltasarri euren nahiak azalduko dizkiete.

Kabalgata udaletxean amaituko da, eta han Ekialdeko Errege Magoek ohiko mezua adieraziko dute balkoi nagusitik. Une horretatik aurrera, 20:00etan, nahi duten haurrak Arabiar Aretora sartu ahal izango dira, Meltxor, Gaspar eta Baltasar aurrez aurre ezagutzeko eta agurtzeko.

Itxaronaldia arintzeko, 800 sarrera jarriko dira herritarren eskura dohainik bihar, urtarrilak 3Bilbao Kultura web-orrian, 10:00etatik aurrera. Erreserba bakoitzeko 4 sarrera eskuratu ahal izango dira gehienez. Adingabe bakoitza bi helduk lagunduta joango da, gehienez (helduek ez dute gonbidapenik beharko).