LAIN Maya Sein (Errenteria, 1985) sei urterekin hasi zen Errenteriako Ereintza dantza taldean. Umetatik bizi izan du kultur mugimendua etxean, eta baita herrian bertan ere. Are gehiago, uste du, agian, Errenterian jaio izan ez balitz, ez litzatekeela dantzaria izango; azken finean, Ereintza taldearen garapenean boluntarioek egin zuten lan handiari esker izan direlako asko dantzari.

Gaur egun ere, noizbehinka, emanaldiren bat edo beste egiten du Mayak hastapenetako talde horrekin. Bidean, Ereintzak nazioarteko folklore jaialdi askotan parte hartzeko aukera eman dio.

Gaur egun, baina, Kukai dan-tza taldeko kide izateagatik da hein handi batean ezagun errenteriarra. Hain justu, 2002an sortu zuten Kukai. Bere hastapenetan, Jon Maya -bere anaia- zen orduko irakaslea, eta telebista programa baterako koreografia bat egiteko proposamena egin zien hark taldekideei. Ordutik, gaur egun arte, bidean, koreografo ezberdinekin lan eginez eta etengabeko formakuntza jasoz.

Bestetik, Zumaiako dantza eskolan irakasle dihardu azken hamabi urteotan, berak jasotako hori guztia etorkizuneko dan-tzariei irakatsiz. Sariak ere irabazi izan ditu gipuzkoarrak (Aurresku zein dantza solte txapelketetakoak zein Kukairekin irabazitako Max sariak, besteak beste), baina zalantzarik ez du: berarentzat sari handiena zaletasun zuen hori lanbide bihurtu izana da. 

Alain Mayaren kultur gomendioak

Abesti bat: Etxe bat (Gorka Urbizu)

Musika talde bat: Berri Txarrak 

Liburu bat: Karmele Jaio oso gustuko dut, orain Maitasun kapitala irakurtzen ari naiz.

Film/Telesail bat: Inongo asmorik gabe ikusi dudan azkena Baby reindeer izan da eta a zer nolako ezusteko positiboa!

Dantza ikuskizun bat: Sonoma (La Veronal).

Dantzari bat: Nire taldekideak bezalakorik ez dago.

Koreografo bat: Guztietatik ikasi dut zerbait, ezin bat aukeratu.

Kultur espazio bat: Herriko plazak eta Victoria Eugenia (Donostia).