Gizalegez doa beraz nire iruzkina, edo gizalege faltaz, urduri eta kezkatuta utzi nauelako lauzpabost deszerebratuak sare zozialetan argitaratua etorri zaizkidalako betaurrera. Haietan "zoaz kakatara", "atea kanpotik itxi", "oxala lehen saiakeran lesionatzen zeran" eta antzeko irainak. Jakitea ezinezkoa den arren bi ondorio suma-tzen ditut horiek idatzi dituzten astakirtenez, bata ziur asko nesken partida bat ikustera sekula ez direla joan eta biga haiei bizitzan ezertan hobetzeko aukerarik ez diotela eman. Berria irakurri diodan kazetariaz ere zer edo zer esan nahi nuke, Egurrolaren kontrako irain horrei garran-tzi osoa eman eta azkenean bi lerrotan "Haren aldeko bizpahiru iruzkin ere izan dira sareetan" bota du. Albistea alderantziz ematerik ez zegoen? Ondo jakina da nesken futbolak profesional mailan dituen murriztasunak, eskasiak eta arazoak, areago beste inora joan eta tajuzko fitxa edo kontratu bat egiteko orduan eta, esan gabe doa, holako joko eta emaitzak eman dituen futbolari batek lore eta ohore guztiak merezi dituela zaleen aldetik. Nirea ba duzu. Etorkizunik hoberena opa dizut. Bejondeizula Damaris Egurrola handia!