BILBAO. Gernika-Bilbao Running lasterketaren lehen edizioaren bitartez proba herrikoi berri bat sartu da Bizkaiko kirol-egutegian; proba horretan, kirola egitea gustuko dutenek ibilbidea aukeratu ahal izango dute bakoitzaren egoera fisikoaren arabera.

Lasterketa burutzeko aukeratutako data urriaren 9a da. Bilbo helmuga izanik, ibilbide osoan zehar banatuta egongo diren lau irteera-puntu ezberdin zehaztu dira:

? Gernika ? Bilbo. Lasterketaren ibilbide osoak 35 km ditu.

? Zornotza ? Bilbo. Guztira, 22,7 km ditu, hau da, maratoi erdiak duen distantzia bera.

? Galdakao ? Bilbo. 11 km-ko ibilbidea.

? Basauri ? Bilbo: 8,9 km-ko ibilbidea.

Gernika Bilbao Running lurraldeko udalerri enblematikoenetako bi udalerri batuko dituen lehen kirol-proba da.

Alde batetik Gernika, Bizkaia eta Euskadi osorako karga sinboliko handia duena, eta beste alde batetik Bilbo, Lurralde Historikoko hiriburua, aurrerapen eta modernitatearen eredua.

Gernika-Bilbao Running lasterketan mundu guztiak parte har dezake, bai kirolari lotutako egun osasuntsu batez disfrutatu nahi dutenek, bai ibilbide luzeko lasterketetan esperientzia handia dutenek. Irailaren 16ra arte eman ahal izango da izena gernikabilbaorunning.com webgunearen bidez.

Aurreikusi da martxan, gutxi gorabehera, 8.000 korrikalarik parte hartuko dutela. Horien erdia Bizkaia Lurraldetik kanpo etorriko dira, eta, gainera, runner kopurua hurrengo urteetako edizioetan ugaritzen joatea espero da.

Korrikalari batzuk goizeko 10:00etan irtengo dira Gernikatik, eta korrikalari azkarrenak Bilboko helmugara 12:00etatik aurrera iristea espero da.

Bilbao Kirolak entitatearekin lortutako lankidetzari esker, proban parte hartzen dutenek Deustuko kiroldegiko instalazioak erabili ahal izango dituzte.