BBK Klimak 'Klima Egunero' ekimena jarri du martxan, eguneroko jasangarritasunarekin duen konpromisoa indartzen duen proposamen berrituarekin, eta modu jasangarrian bizitzea posible dela erakusten duten lau bideo argitaratu ditu.
BBK-k jakinarazi duenez, Iñi Vicens, Miren Nogales, Arnaitz Fernandez eta Lorea Intxausti dira dibulgaziozko ikus-entzunezkoen protagonistak, eta kontsumo arduratsua eta sormen jasangarria lantzen dituzte, askotariko publikoekin konektatuz aholku praktiko eta hurbilen bidez.
'Klima Egunero' ekimenaren edizio honetan egindako bideoek jasangarritasuna hrbildu nahi die herritarrei, "egunerokotasunetik, praktikotik eta emozionaletik".
Horrela, BBK-k hurbileko pertsona ezagunen eta ingurunearekin konprometituen talde bat bildu du, euskarazko eta gaztelaniazko bideoen protagonista izateko. Beren esperientzia eta aholkuen bidez, erakusten dute nola den posible modu jasangarriagoan bizitzea erosotasunari uko egin gabe.
Hain zuzen, Iñi Vicensek (Adinberri) teknologiak gure egunerokoan duen eraginari buruz edo WhatsApp bezalako aplikazioen erabilera arduratsuari buruz hausnartzera gonbidatzen du, eta alternatiba praktikoak proposatzen ditu, hala nola tokiko produktuekin egindako 'batch cooking' edo dosi bakarreko ontziei agur esatea.
Era berean, Miren Nogalesek (Herri Txiki, Infernu Handi) kosmetika jasangarriaren mundura hurbiltzen du, etxeko konponketetarako oinarrizko aholkuak ematen ditu eta etxean landareak izatearen onurak nabarmentzen ditu.
Orobat, Arnaitz Fernandezek (Eguraldia) erosketa erabakien energia kontsumoan eta ingurumen inpaktuan jarri du arreta. Etxetresna elektrikoetan 'eko' modua erabiltzetik moda azkarraren eta mikroplastikoen efektuetara arte, bere bideoa "ekintzarako deia da".
src="https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/statics/js/indexacion_Trebe.js">